bai&by-k Athletic Clubekin duen konpromisoa luzatu du

bai&by-k Athletic Clubekin duen konpromisoa luzatu du

Erakundeko hizkuntza-laguntzaile ofizial gisa jarraituko du 2027ra arte

Athletic Clubek akordioa lortu du bai&by hizkuntza akademiarekin bien arteko lankidetza hurrengo lau denboraldietarako luzatzeko, 2027ko ekainaren 30era arte.

bai&by-k, itzulpen zerbitzuez gain, euskara eta ingeleseko ikastaroak eskaintzen dizkio Klubari eta aurten 63 langile parte hartzen ari diran hauetan. Horretaz aparte, akademiak hizkuntza-ikastaroetarako matrikulazio abantailak eskaintzen dizkie Klubeko bazkideei eta haien senideei.

bai & by-rekin sinatutako lankidetza akordio berria 2022-25 urteetarako Athleticek garatutako Euskararen Plan Estrategikoaren barruan kokatzen da. Plan honen bidez, Klubak bere langileen artean hizkuntzaren ezagutza bultzatu nahi du, euskara erabiltzeko giro erosoa eta mesedegarria erraztuz. Era berean, euskara eguneroko esparru guztietara zabaltzeko konpromisoari heldu dio Athletice, bai erakunde barruan bai kanpoko lan-harremanetarako ere.