Miguel Echaniz lehoi ohiaren heriotza

Miguel Echaniz lehoi ohiaren heriotza

10 partida jokatu zituen Athleticekin, Europako Kopan debuta egin eta 'Onde aldeanos'-en Kopa lortu zuen lantaldean

Athletic Clubek deitoratu du Miguel Echaniz jokalari ohiaren heriotza (89 urte), 56-57, 57-58, 59-60 eta 60-61 denboraldietan lehen talde zuri-gorrian aritutako erdilari azkoitiarra. Ligako 10 partida jokatu zituen eta 1956an irabazitako Ligako lekukoa hartu zuen taldeko kide izan zen. Hain zuzen ere, Europako Kopan Porto, Honved eta Manchester Uniteden aurkako kanporaketa ahaztezinekin debutatu eta hurrengo urtean Kopako titulua eskuratu zuen taldea, Santiago Bernabeun Europako txapelduna zen Real Madrid mendean hartuta.

Echaniz Deportivo Alavesetik iritsi zen San Mamesera, arabarrekin emandako 4 denboraldietan golegile gisa nabarmendu ondoren. Athleticen kirol ibilbidea bete eta gero, Barakaldon, Sestao Sporten eta Union Deportiva Las Palmasen aritu zen, eta 1962an amaitu zuen bere ibilbide profesionala.

Klubak doluminak eman nahi dizkie Miguel Echanizen familiari eta gertukoei, eta jakinarazi nahi du Athletic Clubeko jokalariek besoko beltza izango dutela larunbat honetan, UD Almeriaren aurkako partidan.