
“Hiru puntu oso garrantzitsu dira”
“Hiru puntu oso garrantzitsu dira”
Valverdek garaipena LaLigaren azken txanpan taldea eta zaleak "elkarrekin" egoteko "funtsezkoa" dela uste du
Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzailea pozik agertu da garaipenarekin eta daukan garrantzia azpimarratu du: "Partida gutxi geratzen dira eta hiru puntuak lortzea oso garrantzitsua da guztiontzat. Arrisku egoera asko sortu ditugu, eta horiek hobeto aprobetxatu behar ditugu, partiden azken minutuetan ez sufritzeko. Arrisku egoerak goletan bihurtzen ez badituzu, arerioak beti ditu zuri min egiteko argudioak. Dituzun egoerak aprobetxatzen saiatu behar duzu, eta hor guk hobetu egin behar dugu".
Zortzi jardunaldiren faltan, eta jardunaldiko gainerako emaitzei buruz galdetuta, entrenatzaile zuri-gorriak argi dauka nola aurre egin azken txanpari: "Gakoa guk egiten dugun horretan dago. Hiru garaipen jarraian daramatzagu kopako kanporaketaren ondoren, eta hori funtsezkoa da denok elkarrekin egoteko eta, azken txanpa honetan, Europan sartzeko aukera eman diezaguketen posizio horietara iritsi ahal izateko. Gure zaleek ikus dezatela borroka horretan gaudela".