Zuzendaritza Batzordearen adierazpena

Zuzendaritza Batzordearen adierazpena

Adolfo Plaza Athletic Clubeko Zuzendaritza Batzordeko diruzainordeak dimisioa aurkeztu du gaur, arrazoi profesionalengatik. Athletic Clubeko Zuzendaritza Batzordeak dimisioa onartu du

Plaza 2022ko ekainaren amaieran iritsi zen Ibaiganera, Jon Uriarteren proiektuan.

Klubak bere dedikazio eta ekarpen guztiak eskertzen dizkio eta etorkizunerako arrakasta pertsonal eta profesionalik handiena opa dio.

Halaber, Adolfo Plazak hitz batzuk utzi nahi izan ditu Athletic Clubeko presidenteari zuzenduta eta Zuzendaritza Batzordeko gainerako kideei eta langileei helarazteko moduan: “Alde batera utzi behar dut Athletic Cluben egun dudan erantzukizuna, ezinezkoa izango baitzait erantzun egokia ematea Zuzendaritza Batzordean ezarri dugun exijentzia-maila altuari. Oso harro sentitzen naiz gure Athletic maitatua errendimendu handiko erakunde bilakatzera eramango duen norabide berri honetan modu aktiboan parte hartu ahal izan dudalako. Eskerrak eman nahi dizkizut nigan jarri duzun konfiantzagatik eta hilabete hauetan Athleticen parte izateko eman didazun aukerarengatik. Oso identifikatuta sentitu naiz gidatzen ari zaren proiektuarekin, eta erabat sinetsita nago Klubak behar duen egonkortasuna lortzeko eta etorkizunari erabakitasunez eta anbizioz begiratzeko behar duen proiektua dela. Nahi nuke, ahal duzun neurrian, hilabete hauetan harreman bikaina izan dudan Klubeko profesional guztiei eskerrak ematea”.