
"Berebiziko partidak datoz eta gure zaleen babesa behar dugu"
"Berebiziko partidak datoz eta gure zaleen babesa behar dugu"
LaLigak ordutegi zailak zehaztu dituen arren, Iñigo Lekuek hurrengo neurketen garrantzia azpimarratu du helburua lortzeko borrokan
"Funtsezko norgehiagokak datozkigu. Badakigu ordutegi oso txarrak direla, baina gure zaleen laguntzari heltzen saiatuko gara, eman diezagukeen bultzadari. Beti bezala, hegan eramango gaituztela espero dugu". Iñigo Lekuek ostegun honetan San Mamesera joateko deia egin die athleticzaleei, Sevilla FCren aurkako partidan. Europaren aldeko borrokarako partida garrantzitsua izango dela dirudi eta Athleticen defentsak badaki: "Erreakzionatzen jakin dugu. Bolada on bat behar genuen LaLigan borrokatu ahal izateko, eta orain gure esku daukagu. Denboraldi amaierara Europara itzultzeko aukerekin iritsiko gara".
Bere konpromisoa beste bi denboraldiz luzatu ondoren, 2025era arte, Deustuko hegalekoak azpimarratu du hasieratik bere nahia, Klubarena bezala, taldean jarraitzea izan dela: "Ez dut inoiz Athleticetik kanpo ikusi neure burua. Klubak nirekin izan dituen elkarrizketengatik, hasieratik nekien akordio batera iritsiko ginela. Arlo pertsonalean urte zaila izan da, baina futbolean asko gozatu dut. Espero dut lehenbailehen lesiotik sendatzea eta maila gorenera itzultzea".
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - Sevilla FC

