
Real Madrid, Kopako finalerdietan aurkari
Real Madrid, Kopako finalerdietan aurkari
Athletic Club talde zuriaren aurka lehiatuko da maiatzaren 24an Leganesen final handirako txartela lortzeko
Athletic Clubek Real Madrid izango du arerio Erreginaren Kopako Lauko Finaleko finalerdietan. Partida maiatzaren 24an, asteazkena, jokatuko da, 21:00etan, Butarquen (Leganes). Talde zuria Liga F-ko bigarren sailkatua da gaur egun, eta denboraldi honetan Txapeldunen Ligan ere parte hartu du.
Iraia Iturregiren taldeak 0-1 irabazi zion Madrid CFF taldeari final-zortzirenetan Fuenlabradan eta 1-2 CA Osasunari final-laurdenetan Taxoaren. Bestalde, Alberto Torilek zuzentzen duen taldeak Alba Fundacion eta Villarreal CF gainditu zituen, hurrenez hurren.
Azken fase osoa Leganesen jokatuko da. Beste kanporaketa hilaren 23an, asteartean, izango da, 21:00etan, eta finala 27an, larunbatean, jokatuko da, 22:00etan. Zozketaren emaitza:
- Alhama-Atletico de Madrid
- Athletic Club-Real Madrid
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - Real Madrid

