Autobusak Lezamara Bilbao Athletic – CD Castelló partida ikusteko

Autobusak Lezamara Bilbao Athletic – CD Castelló partida ikusteko

Igande honetako partidarako bertaratzea errazteko asmoz, Klubak doako joan-etorriko bus zerbitzua antolatu du

Athletic Clubek autobus zerbitzua eskainiko die zaleei igande honetan (16:00an) Lezamara Bilbao Athletic – CD Castelló partida ikustera hurbildu daitezen. 

15:00etatik aurrera, bus zerbitzua Katedraleko zabalgunean erabilgarri egongo da, irteera mailakatu eta etengabearekin. Autobusak toki berera itzuliko dira partida amaitu eta 20 minutura.

Igandeko zerbitzua erabili nahi dutenek posta elektroniko bat bidali beharko dute [email protected] helbidera apirilaren 28ko 10:00ak baino lehen, behar dituzten plaza kopurua adieraziz (izen-abizenak). Izena ematen duten guztiek tokia izango dute autobusean.
 
Bilbao Athletic – CD Castelló partidarako sarrerak

Gogoan izan Athletic Clubeko bazkideek eta Club Athletic-eko kideek sarrera doan dutela. Halaber, kosturik gabe sartuko dira Gazte Abonoak, eta publiko orokorrarentzat honako hauek dira prezioak Lezamako leihatiletan, partida hasi baino ordu eta erdi lehenagotik:

18 urtetik gorakoak: 10€
15 eta 17 urte bitarteko adingabeak: 5€
14 urtetik beherakoak: doan