“Play-Offa jokatzea esperientzia aberasgarria izango da”

“Play-Offa jokatzea esperientzia aberasgarria izango da”

Basconiak igoera faseko joaneko partida jokatuko du larunbatean SD Leioaren aurka 19:00etatik aurrera Artunduagan

RFEF-eko hirugarren mailako Ligan laugarren postua lortu ostean, Carlos Gurpeguik zuzentzen duen taldeak igoerako play-offak jokatzeko eskubidea bereganatu du. Bertan, Sociedad Deportiva Leioaren aurka jokatuko dute eta joaneko partida, apirilaren 29an, 19:00etatik aurrera, Artunduagan lehiatuko da. Bueltakoa, aldiz, maiatzaren 7an Sarrienan, oraindik zehazteke dagoen ordutegi batekin.

Basconiaren entrenatzailea pozik azaldu da bere taldeak emandako mailarekin, “ekipoaren indargune nagusia lantaldean” dagoela nabarmenduz. Horiek horrela, “gure lana jokalarien maila hobetzean” datzala azalduz eta, dagoeneko, bost jokalarik Bilbao Athleticekin debuta egin dutela nabarmenduz. 


Egindako lan onaren adierazle, denboraldi bukaeran erakutsitako maila. Non taldeak porrotik gabeko bost jardunaldi lotu dituen eta “partidetako azken minutuetan azaldutako indarra”. Ondorioz, Gurpegiren ustez, Basconiak, denboraldi osoan zehar, “play-offa jokatzea merezi izan du” eta kanporaketa hauek “esperientzia bat gehiago izango dira jokalarientzat”.