
Partida aurrekoa: Athletic Club-Sevilla FC (LaLiga 31. J)
Partida aurrekoa: Athletic Club-Sevilla FC (LaLiga 31. J)
Jarraian kateatutako hirugarren garaipena erdietsi ostean, lehoiek Europako eskuratu nahi dituzte eta euren sasoi ona berretsi nahi dute San Mamesen beste garaipen bat lortuz
Txapelketaren azken txanpa erabakigarrian murgilduta, Athletic Clubek bere horretan mantentzen ditu datorren ikasturtean lehiaketa kontinentaletan aritzeko sailkatzeko aukerak. LaLigako zortzi jardunaldi falta direnean, azken hiru jardunaldietan garaipena erdietsi ostean, lehoiak partida bakarreko desabantailara daude europako postuetan kokatuta dauden taldeekiko. Gaur gauean, 22: 00etatik aurrera, Sevilla FC taldea hartuko dute San Mamesen, Txapeldunen Ligatik kanporatuak izan ostean, UEFA Europa Leagueko zazpigarren titulua irabazteko lehian dagoen taldea. Hala ere, Jose Luis Mendilibarrek aulkitik zuzentzen duen taldeak nahiko ibilbide gorabeheratsua darama LaLigan. Europako postuetatik urrun jarraitzen du, eta oraindik ez da jeitsiera postuetatik guztiz aldendu.
Lehen itzuliko hitzorduan, Vesgak etxeko gol goiztiarra orekatzea lortu zuen (1-1) eta bizkaitarrek puntu batekin irten ziren Ramon Sanchez-Pizjuanetik.
Deialdia
Entrenatzaile zuri-gorriak 21 jokalari deitu ditu Sevilla FCren aurka jokatzeko. Morcillok eta Muniainek arazo fisikoekin jarraitzen dute. Iñigo Martinezek, aste honetan min hartuta ere, ezin izango du neurketan parte hartu. Horretaz gain, Vesgak eta Zarragak neurketa galduko dute, biak zigortuta baitaude. Bestalde, Dani Garcia zerrendara itzuli da zigorra bete ondoren eta Lekue, bere lesiotik sendatuta. Berritasun nabarmenena harrobiko Unai Gomez da, lehen taldeko zerrenda batean lehen aldiz sartu dena.
Valverde
Errepasatu hemen Ernesto Valverdek osorik egindako adierazpenak, bilbotarren eta sevillarren arteko partidaren aurretik.
Aurkaria
Sevilla FC taldea 1890ean sortu zen eta 1934an Lehen Mailara lehen aldiz igotzea lortu zuen. Ordutik, bi aldiz jeitsi da, 97/98 eta 99/00 denboraldietan. Beraz, Athleticek LaLigan ibilbide luzea duen aurkari bat izango du aurrean, eta bere palmaresean gutxienez Lehen Mailako titulu bat duen bederatzi taldeetako bat, 1944/45koa. Gainera, andaluziarrek, 6 UEFA Europa League eta Europako Superkopa (denak mende honetan) bat irabazi dituzte.
Une honetan, talde andaluziarra 38 punturekin LaLigako hamabigarrien postuan dago kokatuta. Jose Luis Mendilibar Sevilla FC-ren aulkira iritsi eta auspoa eman dio taldeari: hiru garaipen eta berdinketa bat erdietsi ditu azken jardunaldietan. Horrez gain, UEFA Europa Leagueko final-laurdenetako kanporaketan, Manchester United taldea mendean hartzeko ere kapazak izan dira.
Estatistikak
1934/35 denboraldian LaLigan lehen aldiz elkarren aurka jokatu zutenetik, Athletic Clubek eta Sevillak 157 partida jokatu dituzte guztira LaLigan, ez da guztiz positiboa lehoientzat: 61 garaipen, 31 berdinketa eta 65 porrot.
San Mamesen jokatutako neurketei dagokienez, lehoiek 50 garaipen lortu dituzte, 10 berdindu eta 18 norgehiagoka galdu.
Katedralean jokatutako bi taldeen arteko azken bost partideei dagokienez, zuri-gorriek hiru irabazi dituzte eta birritan galdu dute.
Kontsultatu Sevilla FC taldearen aurkako estatistika guztiak.
Athleticzaleak munduan barrena
Zauden lekuan zaudela, ziurtatu zaitez gure Athleticen neurketa ez galtzeaz.
Erlazionatutako partidak
Athletic Club - Sevilla FC

