
"Akats bat litzateke orain erlaxatzea"
"Akats bat litzateke orain erlaxatzea"
Iraia Iturregik bolada positiboa luzatu eta Kopako finalerdira baldintza onenetan iristea espero du
Iraia Iturregi hedabideen aurrean agertu da gaur arratsaldean taldea Bartzelonara abiatu baino lehen, Liga F-ko 27. jardunaldia jokatzeko. Athletic Sant Just Desvernera itzuliko da kataluniarren aurkako azken partidatik bederatzi urtera.
"Matematikoki salbazioa ez dago lortuta, baina lasai egon gaitezke 28 punturekin. Akats bat litzateke orain lasaitzea, ligako lau partida geratzen baitira sentsazio onekin amaitzeko eta gure gainetik dagoen taldea, Valencia CF, harrapatzeko, bost puntura baitago. Aurrera begiratu eta bolada on hau luzatu nahi dugu", aipatu zuen entrenatzaile zuri-gorriak.
Levante Las Planasen aurkako norgehiagokari dagokionez, Iturregik esan du "hil ala biziko egoeran" ari direla: "Gainera, neurketa zaila izango da zelaia belar artifizialekoa eta txikia delako. Lehen lau sailkatuen artean dauden taldeek puntuak galdu dituzte bertan eta kontuz ibili beharko dugu".
Denboraldiko azken txanpari begira, entrenatzaileak espero du taldea fisikoki erregulatzea denboraldiaren azken txanpa honetan eta Kopako finalerdira modurik onenean iristea. Iturregik Jone Amezaga, Irene Oguiza eta Yulema Corresen bajak baieztatu ditu ere: "Oso ondo entrenatu dugu aste honetan eta taldea indartsu ikusten dut, lasaitasuna ematen dit eta handinahiak izan nahi dugu, baina erne egongo gara ere Kopara ondo iritsi ahal izateko".
Erlazionatutako partidak
FC Levante Badalona - Athletic Club

