
“Ez dago etsipenerako tarterik, hurrengo partida ate joka dugu”
“Ez dago etsipenerako tarterik, hurrengo partida ate joka dugu”
Ernesto Valverdek taldearen berehalako erreakzioa eskatu du, Sevillaren aurka San Mamesen 0-1 galdu ondoren: "Bi neurketa garrantzitsu jokatu behar ditugu hiru eguneko tartean"
Ernesto Valverde hedabideen aurrean agertu da Athleticek 0-1 galdu ostean Sevillaren aurka San Mamesen: "Amaiera harrigarria izan da. Partida hutsean amaitu behar zen, bi taldeetako bat ere ez baikinen azken txanpan arriskurik sortzen ari. Akats garrantzitsu bat egin dugu eta ordaindu egin dugu", adierazi du teknikari zuri-gorriak.
Valverdek Athleticek lehen zatian izan duen nagusitasuna azpimarratu du: "Etengabeko arriskua transmititu dugu, baina milimetroengatik bi gol baliogabetu dizkigute. Bigarren zatia orekatuagoa izan da, beraiek zelaian sendotu direlako. Hala ere, ez digute arriskurik sortu".
Gaurkoa barneratu eta jokalarien berehalako erreakzioa eskatu du entrenatzaileak: "Ez dago kexatzeko tarterik. Bihar elan saioa dugu eta astelehenean partida gogorra izango dugu Mallorcan. Hiru eguneko tartean bi partida garrantzitsu jokatu behar ditugu".
