Matilde 'Mati' Martinez, One Club Woman 2023

Matilde 'Mati' Martinez, One Club Woman 2023

Fundacion Albaceteko kapitain ohiak hogei urtez jokatu zuen Gaztela Mantxako klubean, bere kirol ibilbidea erizain lanbidearekin uztartuz

Matilde Martinez Sanchez (Honrubia, 1988) da 2023ko One Club Woman berria. Maiatzaren 4an jasoko du saria San Mamesen, Athletic Clubek eta Betisek jokatuko duten partidaren atsedenaldian. Matiren kirol ibilbidea bi hamarkadaz luzatu da, 14 urtetik 34 urtera, eta Fundacion Albaceterekin duen fideltasuna eta konpromisoa egiaztatu du. Balio horiek direla eta, Athletic Clubek 2015etik ematen duen One Club Award saria merezi du.

Halaber, epaimahaiak Mati bezalako jokalari baten ibilbideak emakumezkoen futbolaren munduarentzat duen bultzada nabarmendu nahi du, futbolarekiko duen grina lanbide batekin uztartzeko gai izan baitzen. Erizain lanbidea, garrantzi sozial handikoa, azken pandemian egiaztatu ahal izan zen. Fundaren betiereko kapitaina lanean erne eta tinko egon zen, EPI jantzia eta futboleko botak txandakatuz.

Emakumezkoen futbolaren pixkanakako profesionalizazioa beti egongo da zorretan Matilde Martinez bezalako emakumeekin. Matiren eta berak ordezkatzen dituen emakume guztien meritua apartekoa da. Emakumeen belaunaldi batzuek, beren jatorrizko klubekin batera, aurrera egin zuten emakumezkoen futbola hazteko eta jokalarien belaunaldi berriei etorkizun itxaropentsua eskaintzeko.

Deskargatu Mati Martinezen txostena. 

Mati & Fundacion Albacete

Fundacion Albacetek agur esateko komunikatu ofiziala eskaini zion Matilde Martinezi, aurreko denboraldiaren amaieran erretiroa hartu zuela iragarri zuenean.
“Baja triste bat da, eta hutsunea utziko du, aztarna bezain handia... duela 20 uda gure klubera iritsi zen  Gaztela Mantxako kapitainak amaiera jarri dio Fundarekin zuen loturari, zalantzarik gabe gure eskualdeko jokalaririk garrantzitsuenetako bat izatea lortu ondoren, eta zelaian eta zelaitik kanpo Funda urteetan zehar hazteko gehien egin duen pertsonetako bat izatea lortuta. Matik bere taldeari lagundu zion Lehen RFEFera eta maila gorenera igotzen eta elitean bost urtez jokatu zuen. Bi hamarkadek askorako eman zuten. Bostehun partida baino gehiago eta ekintza pila batek erakusten dute betiko berea den etxe honekin bat egin duela; bera gabe ezin da gure historia azaldu”.

Eli Ibarrak, gure mito zuri-gorriak (15 denboraldi, 413 partida, 111 gol), OCW garaikurra emango dio Matiri Athletic - Betis neurketako atsedenaldian. Jokalari biak elkarren aurka aritu ziren soropilean futbolari gipuzkoarraren azken hiru denboraldietan (2014/15, 2015/16 eta 2016/17). Datorren maiatzaren 4an biak batera egongo dira berriro, baina oraingoan Matik Katedralaren txalo eta esker ona jaso dezan.