Umeen sarrerak Real Betis taldearen kontra

Umeen sarrerak Real Betis taldearen kontra

San Mamesen jokatuko den hurrengo LaLigako neurketarako haurrentzako sarrerei buruzko informazioa jaso ezazu

Apirilaren 28tik apirilaren 30eko 18:00etara, hain zuzen ere, bazkideek bere eserlekua Klubari laga ahal izango diote*, eta horren truke 15 urte beherako adingabe batekin joateko elkarreko bi sarrera erosi, 15 euroan**, Ligako hogeitahamahirugarren jardunaldiaren Athletic Club-Real Betis neurketarako.

Interesdunek eskaera bete beharko dute UMEEN SARRERAK erlaitzean klikatuz, hurrengo loturan, Bazkide Kodea eta dagokion Pin-arekin identifikatuta. Sarreren kopurua mugatua da, Goiko Hego harmailan 200 sarrera, hortaz, erabiltzeko dauden sarrerak eskaerak baino gutxiago izanez gero, zozketa egingo dugu izena eman dutenen artean. 

Lortzen dituzten bazkideek bere sarrerak txarteldegian jaso beharko dituzte partida honetarako ezarriko diren txarteldegi-ordutegian. Argibide gehiago: https://www.athletic-club.eus/txoko

ADI EGON:
* Gehienez 4 sarrera bazkide txarteleko. 
** Adingabeen sarrera bakoitza, 15 euro.