“Atzera begiratu gabe, aurrera egin behar dugu”

“Atzera begiratu gabe, aurrera egin behar dugu”

Ernesto Valverdek bihar "aurkari zail baten aurka" ostegunean jasandako kolpetik "taldea suspertzea" espero du

RCD Mallorca-Athletic Cluben atarikoan, Ernesto Valverdek komunikabideak  jaso ditu Lezaman. LaLigako azken jardunaldian jasandako porrotaren ondoren, entrenatzaile zuri-gorriak adierazi du "talde guztiek asko dutela jokoan eta gauzak zailak jartzen dituztela. Puntu bakoitza irabazi egin behar da. Etxean ez ditugu lortu nahi genituzkeen emaitzak, baina jokoari dagokionez, guztietan irabazteko merituak egin genituenaren sentsazioa dugu. Sevillaren aurkako partidan gertatutakoa gertatu zen, jarraitu egin behar dugu eta ez dugu atzera begiratu behar".

Athleticek Europako txapelketetarako postuak lortzeko lehian murgilduta jarraitzen du, eta postuak igotzen jarraitzeko helburuan, Javier Aguirreren Mallorca izango da hurrengo aurkaria. Ernestoren arabera, "normalean zure zain dagoen eta baloia ematen dizun taldea da, baina beti daude prest irteerarako, kontraerasorako eta Muriquiri edo Kang In Leeri baloi luzeak jaurtitzeko. Etxean talde indartsua da eta neurketa garrantzitsuak atera dituzte aurrera. Talde zaila eta deserosoa da. Jokalariak defentsan oso solidarioak dira, baina etxean jokatuta, ez dut uste erabat itxiko direnik".

Hala ere, Athletic Clubeko entrenatzaileak taldeak etxetik kanpoko azken irteeretan bezain ondo erantzutea espero du: "Orokorrean, etxetik kanpo ondo lehiatzen gara eta bihar horrela izatea espero dugu. Partida gogorra izango da, bi taldeek asko baitugu jokoan. Egoera zailen aurrean beti suspertu gara, eta orain gauza bera egin behar dugula pentsatu behar dugu. Astero asko dugu jokoan".