
- Hasiera
- Taldeak
- Athletic Club
- 2022-23
- RCD Mallorca - Athletic Club
RCD Mallorca - Athletic Club


- 58' Lee Kang In
- Williams 95' (p.)
KokapenaVisit Mallorca , Palma
16.807 pertsona
Athleticek urrezko puntu bat berreskuratu du azken jokaldian
Iñaki Williamsek, penaltiz, berdinketa lortu du 94. minutuan, helburu europarra lortzeko pauso bat emanez

Oraingoan txanpona aurpegira jauzi da. Athletic baloiak areara erdiratzen ari zen luzapenean Mallorcan mirari baten bila, Kang-In Leeren gol batengatik 1-0 galtzen ari zelako, eta Raul Garciaren jaurtiketa batek Galarretaren besoan eman du. Penaltia eta erantzukizuna Iñaki Williamsentzat: atearen erditik gainditu du Rajkovic. Sevillaren aurka 90. minutuan joandakoa Palmara heldu da. Lehoiak ez dira seigarren postuan aterako uhartetik, baina puntu ona izan liteke ostegunean San Mamesen Real Betisi irabaziz gero, Pellegriniren taldeari puntu bateko aldea aterako lioketelako.
Ez da erraza Javier Aguirreren taldearen aurka jokatzea, zulo gabeko bloke baxua planteatzen baitu. Zementu hutsa. Athleticek lehen zatian lortu duen gauza bakarra epaileak bermelloiei hiru txartel ateratzea izan da. Bi atezainak, Julen Agirrezabala txandaketan berriro, lasai bizi izan dira. Valverdek, Paredesen zelairatzearekin eskuin hegalean eta Nico aulkian hasita, atsedena eman nahi izan du. Hiru egun barru Betisen aurkako ezinbesteko hitzordua dago eta andaluziarrek bi atseden egun gehiago dituzte.
Beraz, partida xehetasunetan erabaki zitekeen. Nico Guruzetaren ordez zelairatu da atsedenaldian, eta Athleticek atearen bila joaten jarraitu du, baina Mallorcak hiru txinparta atera ditu neurketa hankaz gora jartzeko. Lehenengo, Agirrezabalak salbatu du Muriqiren aurrean irteera bikaina eginez, gero Amathen zutoin izkinatua etorri da. Hirugarrenean, gola. Kang-In Leek abiaduraz lagunduta, Amathekin konektatu du, honek Muriqirekin, eta erdiko aurrelariak Valencia-ko jokalari ohi asiarrarekin. Jaurtiketa gurutzatu batez zuri-gorrien atea zulatu du, eta, beraz, haize kontra egitea egokitu da.
Athleticek Raul Garciaren etengabeko saiakerak baino ez ditu izan, eta zorionez, ametsezko penaltia iritsi da. Iñakik, hoztasunez, ez du barkatu. Ostegunean pentsatu behar da orain, San Mamesen final europarra datorkigu-eta.
Hamaikakoan

Rajkovic
Maffeo
Valjent
A. Raillo
Copete
J. Costa
Ruiz de Galarreta
Morlanes
Amath
Lee Kang In
Muriqi
Ordezkoak
Greif
Leo Román
Gayà
Augustinsson
Hadzikadunic
Grenier
Baba
Sánchez
Dani Rodríguez
Ángel
Abdón
Kadewere
Entrenatzaileak
Javier Aguirre

RCD Mallorca
Hamaikakoan

Rajkovic
Maffeo
Valjent
A. Raillo
Copete
J. Costa
Ruiz de Galarreta
Morlanes
Amath
Lee Kang In
Muriqi
Ordezkoak
Greif
Leo Román
Gayà
Augustinsson
Hadzikadunic
Grenier
Baba
Sánchez
Dani Rodríguez
Ángel
Abdón
Kadewere
Entrenatzaileak
Javier Aguirre

Athletic Club
Hamaikakoan
