AC Cup 125, ate joka
300 taldek baino gehiagok izena eman dute jada Athletic Clubek lehen aldiz antolatutu duen oinarrizko futbol-txapelketan. Izen emateak maiatzaren 15era arte duade irekita
Badator AC Cup 125. Datorren ekainaren 9an, ostirala, San Mamesek Athletic Clubenk lehen aldiz antolatu duen onarrizko futboleko txapelketaren inaugurazio handia hartuko du. 319 taldek eta 4.500 jokalarik tokia dute jada harrobiko futbolarekin Bizkaian inoiz ikusi ez den hitzorduan. Txapelketa honi esker, gure inguruko milaka talentu gaztek esperientzia baliotsua izango dute futbolari gisa garatu ahal izateko.
Lehen edizio honetan izena emateko epea maiatzaren 15ean amaituko da eta tokiak agortuta daude 2009ko Haur Mailan eta 2011ko Kimu Mailan. Bestalde, oraindik izena eman daiteke 2010eko Haur Mailan, 2012ko Kimu Mailan, Emakunezkoen Haur Mailan eta Emakumezkoen Kimu Mailan.
Gorde zure tokia orain AC Cup 125 txapelketan.
Lezama, txapelketaren erdigunean
Parte hartzaile guztiek gutxienez partida bat jokatuko dute Lezamako instalazio zuri-gorrietan eta, finalera iristen badira, San Mamesen ere jokatuko dute. Gainerako partidak, milatik gora izango direnak, Bizkaian banatutako 26 futbol zelaitan jokatuko dira.
Athleticek eskerrak eman nahi dizkie AC Cupeko lehen edizio honetan izena eman duten klub guztiei. Gure Kluba bezala, txapelketa hau ere bere inguruko futboletik jaio da, hazteko eta datozen urteetan nazioarteko erreferente bihurtzeko asmoz.

