Villarreal CF taldearen aurkako neurketarako sarrerak

Villarreal CF taldearen aurkako neurketarako sarrerak

Kontsultatu Estadio de la Cerámica futbol zelaian jokatuko den norgeiagokarako sarrera eskuratzeko baldintzak

Villarreal CF taldeak 519 sarrera bidaliko dizkio Athletic Clubari, horietatik 50 hango peña ofizialentzat erreserbatzen dira. Sarrerak erosi nahi duten bazkideak Klubeko webgune ofizialaren bitartez inskribatu daitezke maiatzaren 3tik, asteazkena, 10:00etatik, maiatzaren 5era arte, ostirala, 10:00etara. 

Beharrezkoa balitz, zozketa egingo litzateke. Soberan dauden sarrerak publikoarentzat irekiko lirateke txarteldegiak. 

Sarreren prezioa 20 eurokoa izango da. 

Sarrerak hartzeko, saridun bazkideek karnet originalak aurkeztea beharrezkoa izango da eta sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, NAN zenbakia, jaiotze data eta bidaia plana adieraztea ere bai.