Umeen sarrerak RC Celta taldearen kontra

Umeen sarrerak RC Celta taldearen kontra

San Mamesen jokatuko den hurrengo LaLigako neurketarako haurrentzako sarrerei buruzko informazioa

Maiatzaren 5tik maiatzaren 7ko 18:00etara, hain zuzen ere, bazkideek bere eserlekua Klubari laga ahal izango diote*, eta horren truke 15 urte beherako adingabe batekin joateko elkarreko bi sarrera erosi, 15 euroan**, Ligako 35. jardunaldiko Athletic Club-RC Celta neurketarako.

Interesa dutenek eskaera bete beharko dute UMEEN SARRERAK erlaitzean klikatuz, hurrengo loturan, Bazkide Kodea eta dagokion Pin-arekin identifikatuta. Sarreren kopurua mugatua da, Goiko Hego harmailan 200 sarrera daude, hortaz, erabiltzeko dauden sarrerak eskaerak baino gutxiago izanez gero, zozketa egingo dugu izena eman dutenen artean. 

Sarrera lortzen duten bazkideek txarteldegian jaso beharko dituzte partida honetarako ezarriko diren txarteldegi-ordutegian. Argibide gehiago, hemen

ADI EGON:
* Gehienez 4 sarrera bazkide txarteleko. 
** Adingabeen sarrera bakoitza, 15 euro