
Fundazioa |
SD Retuerto Sporten ehun urteak, beteranoekin batera
SD Retuerto Sporten ehun urteak, beteranoekin batera
Athletic Clubek hitzartutako taldearen mendeurrena ospatzeko ekitaldian parte hartu zuen
SD Retuerto Sporten ehun urteak topera ospatu ziren atzo, Athletic Clubeko beteranoekin batera.
Klub zuri-gorriak bere hitzartutako taldea lagundu nahi izan zuen Ibarreta zelaian eta harmailetan giro aparta egon zen.
Bere 80. urtebetetzea zela eta, José Angel Iribarrek omenaldi polita jaso zuen SD Retuertoren eskutik.
Lehoi ohiek 0-9 irabazi zioten etxeko taldeari Raul Guerrerok (3), Jonan Izarrak (2), Ander Lafuentek, Iker Madariagak eta Joseba Arriagak sartutako golei esker.