CA Osasuna taldearen aurkako neurketarako sarrerak

CA Osasuna taldearen aurkako neurketarako sarrerak

Kontsultatu Sadar futbol zelaian jokatuko den norgehiagokarako sarrera eskuratzeko baldintzak

CA Osasuna taldeak 609 sarrera bidaliko dizkio Athletic Clubari, horietako 100 hango peña ofizialentzat eta Klubeko konpromezuentzat erreserbatzen dira. Sarrerak erosi nahi duten bazkideak Klubeko webgune ofizialaren bitartez inskribatu daitezke maiatzaren 11etik, osteguna, maiatzaren 15era arte, astelehena, 10:00etara. 

Beharrezkoa balitz, zozketa egingo litzateke. Soberan dauden sarrerak publikoarentzat irekiko lirateke txarteldegiak. 

Sarreren prezioa 25 eurokoa izango da. 

Sarrerak hartzeko, saridun bazkideek karnet originalak aurkeztea beharrezkoa izango da eta sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, NAN zenbakia, jaiotze data eta bidaia plana adieraztea ere bai.