Asteburu honetan itzuliko da gure Genuine taldea
Fundazioa

Asteburu honetan itzuliko da gure Genuine taldea

Athletic Club Fundazioak lehiaketaren hirugarren fasea jokatuko du Burgose

2023ko mai. 12a

Lezaman ospatu zen Liga Genuineko Bigarren Faseak utzi zuen aho zapore ederraren ondoren, Hirugarren Fasearen txanda heldu da. Athletic Genuine Burgosen itzuliko da lehiaketara, Castañareseko Kirol Hirian, eta bertan jokatuko ditu azken-aurreko fase honetako hiru partidak.

Real ValladoliDI izango da Genuineko lehoien lehen aurkaria, larunbatean, goizeko 11:00etan. Arratsalderako, 18:00etan, CA Osasunaren aurkako derbia izango dugu zain. Eta hirugarren eta azken partida igandean izango da, 12:00etan, CD Lugoren aurka. “Compañerismo” taldean sartuta, Athletic Club Fundazioa Fair Playren sailkapeneko liderra da beste behin, 238 punturekin.

Burgos – Leganes “El Plantio” zelaian

Hirugarren fasearen inaugurazio festa “El Plantío” estadioan izango da arratsaldeko 19:00tan, piknik moduko afari-merienda batekin. Horrekin batera, 350 futbolari inguru gonbidatuta daude Bigarren Mailako partida ikustera, Burgos CF talde anfitrioiaren eta CD Leganesen artekoa gaueko 21:00tan.

Guztira 33 partida jokatuko dira torneo honetan parte hartuko duten 44 taldeetatik 22ren artean. "Lehiatu aurretik partekatu" da txapelketa honen leloa eta jai giroa ziurtatuta dago bai berdegunean bai harmailetan. Gure Genuine peña, hor egongo da, beti bezala, gozatzen eta gozarazten.

Erlazionatutako albisteak
2023ko aza. 5a

Goiztiri eta Shaolin Badgers taldeen arteko lagunartekoa

Fundazioa

Londresko klub berezi honen entrenatzaileak, Dulwich Hamleten jarraitzaileak, Athletic Club Fundazioaren talde baten aurka partida bat jokatzea eskatu zuen

Ikusi gehiago
2023ko urr. 20a

Thinking Football 2023: laburpen bideoa

Fundazioa

Sei eguneko zinema eta futbola gonbidatu bereziekin, hala nola Thomas N 'Kono, Liam Brady, Virginie Verrier, Ivano Bonetti, Miodrag Belodedici, Martin Bengtsson, Greg Cruttwell eta Brentford Penguins

Ikusi gehiago
2023ko urr. 19a

“Marinette”, Thinking-en 2023ko Publikoaren Saria

Fundazioa

Marinette Pichon Frantziako futbolaren aitzindariari buruzko biopic-a nagusitu da Athletic Clubeko XI. Zinema Jaialdian

Ikusi gehiago
2023ko urr. 17a

Kamerungo eta San Mameseko lehoi menderaezinak

Fundazioa

Tommy N´Kono atezain mitikoa Carlos Melendez eta Gorka Iraizozekin elkartu zen

Ikusi gehiago
2023ko urr. 14a

Mighty Penguins, ezer ez da ezinezkoa

Fundazioa

Brentford Penguins FC taldeari buruzko dokumentalak, Down sindromea duten adingabeek osatutakoak, ikusleak hunkitzen ditu Thinking Football 2023ren amaiera ekitaldian

Ikusi gehiago
2023ko urr. 13a

Belodedici: “Asilo politikoa eskatu eta Belgradeko Estrella Rojari nire burua eskaini nion”

Fundazioa

Europako txapelduna Steaua eta Estrella Roja taldeekin, "Desertor" dokumentaleko protagonista dena, Errumania uztera bultzatu zuten arrazoiei buruz hitz egin du Thinkingean

Ikusi gehiago
2023ko urr. 12a

Marinette Pichonen bizitza eta borroka

Fundazioa

Virginie Verrier zuzendariak Thinkingeko laugarren jardunaldian Frantziako futbolaren aitzindari handiaren biopicari buruz hitz egin du

Ikusi gehiago
2023ko urr. 11a

Liam Brady: “Athleticen sinesten dut”

Fundazioa

Irlandako futbolaren mitoak Athletic Club goraipatu zuen ‘Liam Brady: The irishman abroad’ pelikularen solasaldian Thinking-en hirugarren egunean

Ikusi gehiago
2023ko urr. 10a

Thomas N 'Kono: "Gure lana jendeari poza ematea da"

Fundazioa

DAZNk ekoitzitako ‘Green lions’ filmak Italiako 90. Munduko Txapelketako Kamerun selekzioa omendu da Thinking Football jaialdiaren bigarren egunean

Ikusi gehiago
2023ko urr. 10a

Emakumezkoen Athletic Clubeko jokalariak, Thinking jaialdian

Fundazioa

Emakumezkoen lehen bi talde osoak ‘Marinette’ filmaren proiekzioan izango dira ostegunean, hilak 12, 20:00etan, BBK Aretoan

Ikusi gehiago