
"Ez genuen horrelako porrota espero"
"Ez genuen horrelako porrota espero"
Valverdek Athleticen galtzeko era deitoratu du
Ernesto Valverdek argi hitz egin du gaur Vila-Realean jokatutako neurketaren ostean: "Porrot gogorra da, ez genuen espero, eta are gutxiago horrela".
Hala ere, talde zuri-gorriak une argiak izan dituela uste du Valverdek, baina etxeko taldearen zorteak eta lan onak partida erabaki dute: "Goian estutzen saiatu gara, eta alde handia egon da. Gogor zigortu gaituzte. Partidan sartzeko aukera oso argiak izan ditugu eta ez gara eraginkorrak izan. 2-1ekoarekin buelta eman genezakeela uste genuen, baina, izan dituzten lehen abaguneetan, berriro zigortu gaituzte bi golekin eta hazi egin dira. Partida beraientzat izan da".
Emaitza gogorra izan den arren, Valverdek baikor agertu nahi izan du denboraldiaren azken txanpari begira: "4 partida geratzen dira eta haien bila joan behar dugu. Behin partida pasatzen denean, gaizki egongo gara denbora batez, baina buelta ematea eta hurrengo partida ahalik eta ondoen prestatzea besterik ez dago. Borrokan jarraituko dugu eta igandean irabazten badugu, denboraldiko azken txanpari sendo aurre egin ahal izango diogu".