Partida aurrekoa: Villarreal CF - Athletic Club (LaLiga 34. J)

Partida aurrekoa: Villarreal CF - Athletic Club (LaLiga 34. J)

Norgehiagoka gogorra izango da gaur lehoiek etxetik kanpo jokatuko dutena

Athleticek bisita egingo dio Villarreali Estadio de la Ceramican (18:30ean), azken emaitzen sentsazio txarrak atzean uzteko garaipena lortzeko premiarekin. Zazpigarren posturako lehia oso estua izaten ari da eta lehoiek mailarik onena eman beharko dute txapelketa kontinentaletan jokatzeko sarbidea ematen duen postua berreskuratu ahal izateko.

 Deialdia



Entrenatzaile zuri-gorriak 22 jokalari deitu ditu Villarrealen aurka jokatzeko. Morcillok eta Iñigo Martinezek beste jardunaldi bat gehiago emango dute kanpoan, arazo fisikoengatik, eta Vivianek zigorra bete beharko du. Vencedor ere azken orduko baja da. Bestalde, Muniain kapitaina eta Yeray itzuliko dira, behin lesioak gaindituta. Zerrendan, Bilbao Athleticeko Unai Gomez eta Adu Ares egongo dira ere.

Valverde



Errepasatu hemen Ernesto Valerdek gaurko neurketaren atarian egindako adierazpenak.

Aurkaria

 

1923ko martxoaren 10ean sortua, Villarreal CF taldeak Lehen Mailan 1998/99 denboraldian debuta egin zuen. Ikasturte horretan maila galdu zuen, baina hurrengoan urtean bueltatu eta beste hamabi ikastaro egin zituzten elitean, 2011/12 denboraldian berriro jaitsi eta urtebete geroago igo arte. Ordutik hona maila gorenean jokatu dute, 23 denboraldi egin dituzte bertan eta euren sailkapenik onena bigarren postua izan zen 2007/08 denboraldian. Etxeko gisa jokatzen dituzten partidak Estadio de la Ceramica zelaian jokatzen dituzte, 23.500 ikuslerentzako edukiera duena eta 2022tik aurrera Quique Setienek du entrenatzailearen kargua.

Castelloko taldea goranzko boladan da azken asteetan. Hiru garaipen jarraian lortuta, LaLigako bosgarren postua lortzeko hautagai sendoa da, nahiz eta oraindik Champions Leagueko postuetarako hautagai den.

Estatistikak

1998an LaLigan lehen norgehiagoka jokatu zutenetik, Athleticek eta Villarreal CF taldeak 45 partida jokatu dituzte guztira, eta balantze nahiko orekatua dute: 13 garaipen, 15 berdinketa eta 17 porrot.

Estadio de la Ceramican jokatutako neurketei dagokienez, zuri-gorriek 3 garaipen, 8 berdinketa eta 11 aldiz galdu dute.

Bi taldeen arteko azken bost neurketei dagokienez, Athleticek azken bost bisitetan ez du neurketik galdu, lau berdinketa eta garaipen bat erdietsi ditu.

Kontsultatu Villarreal CF taldearen aurkako estatistikak.

Athleticzaleak munduan barrena

Zauden lekuan zaudela, ziurtatu zaitez gure Athleticen partida ez galtzeaz.