
Vinaròseko Peña Athleticen XXV. urteurrena
Vinaròseko Peña Athleticen XXV. urteurrena
Castelloko peñak bere urtebetetzea ospatuko du lehoiek Vila-realera egindako bisita aprobetxatuz
Gaurko eguna, larunbata, hilak 13, aukeratu dute Athleticeko Peñako kideek Vinaròsen, 1998an martxan jarri zenetik 25 urte bete direla ospatzeko. Goizean goizetik, La Puebla tabernako egoitzan, kostaldeko herrira hurbildu diren bazkideak, lagunak eta beste peñetako kideak hartu dituzte. Ondoren, Athleticen egoerari eta gaurkotasunari buruzko mahai-ingurua egin da. Andoni Goikoetxea, Manolo Delgado Meco izan dira talde zuri-gorriko ordezkariak, Goizalde Santamarina gizarte arloko zuzendaritzarekin batera.
Ondoren, Vinaròseko portuaren ondoan dagoen itsas pasealekuko jatetxe batean mahaia eta mantela partekatzeko denbora egon da. Pilak kargatzeko modu ona, Vila-realera joan aurretik, Estadio de la Ceramica zelaian lehoiak bertatik bertara ikusteko.