Athletic Club – Elche CF neurketarako sarreren salmenta

Athletic Club – Elche CF neurketarako sarreren salmenta

Publiko orokorrak sarrerak erosi ahal izango ditu maitzaren 15eko 10:30etik aurrera

Athletic Clubek eta Elche CF taldea maiatzaren 28an, igandea, 19:00etan San Mamesen jokatuko duten LaLigako 37. jardunaldiko neurketarako sarrerak erosi nahi dituzten guztiek maiatzaren 15etik aurrera erosi ahal izango dituzte Athletic Club sarreren webguneko atalaren bitartez.

Halaber, publiko orokorrak San Mameseko leihatiletan erosi ahal izango ditu sarrerak maiatzaren 27an, larunbata, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00era, eta maiatzaren 28an bertan, igandea, 10:30etik 13:00era eta 17:30etik aurrera.

Pertsona bakoitzak lau sarrera erosi ahal izango ditu, hauek agortu arte.

Informazio gehiago, erantsitako dokumentuan.