Informazio erabilgarria: Athletic Club - RC Celta

Informazio erabilgarria: Athletic Club - RC Celta

Larunbat honetan, 16:15etan, 2022/23 LaLigako 35. jardunaldiko partidara joango diren pertsonek aintzat hartu beharreko datu interesgarriak

Larunbat honetan, Athletic Clubek eta RC Celtak 35. jardunaldiko partidan neurtuko dituzte indarrak. Jarraian, partida jarraitzeko bertaratzen diren guztientzat interesgarriak diren datuak azaltzen dira:

Ateen irekiera

San Mamesera sartzeko ateak 14:15etik aurrera egongo dira zabalik. Gogoratu partida hasi baino lehen San Mames, Klubean 75 eta 50 urte betetzen dituzten 827 bazkideak txalotuko dituela. Beraz, azken orduko pilaketak saihesteko eta partidaren hasieraz zein omenaldiez lasaitasunez gozatu ahal izateko zelaira nahikoa denborarekin bertaratzea gomendatzen dizugu.

Sarbidea zure bazkide txartelarekin

San Mamesera sartzeko agiria bazkideentzako txartela izango da eta app-aren txartel digitala soilik GAZTE ABONOArentzat.

Aplikazio ofizialaren bidez sartu ahal izango da "nire txartela" atalean, partidaren aurreko orduetan gaituko den QR kodearen bidez.

Partida honetarako bazkide-txartela lagatzeko aukera egongo da Athletic Clubeko app ofizialaren bitartez, partida hasi baino bi ordu lehenagora arte. Bi aukera daude:

  • Bazkide-txartel digitala aplikazio ofizialaren bidez beste pertsona bati lagatzea (Android / IOS) lagatzea app ofizialaren bidez (bi ordu lehenago arte).
  • Bazkide-txartela edo Gazte Abonoa Klubari lagatzea app-aren bitartez, webgunearen bitartez edo 900 909 709 telefono zenbakiaren bitartez (24 ordu lehenago arte).

Sarreren salmenta

San Mameseko 6. eta 7. ateen artean dauden lehiatilak ordutegi honetan irekita egongo dira:

  • Maiatzak 19, ostirala, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara.
  • Maiatzak 20, larunbata , 10:30etik aurrera.

Gainera, online salmenta uneoro dago aktibatuta partida hasi arte. Erosi sarrerak online.

Publikoak pertsona bakoitzeko lau sarrera bakarrik erosi ahal izango ditu, sarrerak agortu arte.

San Mames BAT sarrerak

San Mameseko erdiko eraztuneko Matchday Experience sarrerak ere salgai daude, Katedralean esperientzia bakarra bizitzeko. Xehetasunak ikusi.

San Mames BAT sarrerak erosi

Sarbideak A, D eta E ateetatik egingo dira (ikusi San Mames planoa artikulu honen amaieran).

San Mameseko dendaren irekiera

Denda ofiziala (San Mameseko 26 eta 0 ateen artean) 10:00etatik 20:00etara egongo da zabalik, etenik gabe.

Gogoratu Athletic Clubeko online dendan ere egin ditzakezula eskaerak.

Ostalaritza zerbitzuak

Gozatu Geuria! San Mameseko 13. atearen ondoan dagoen gure sports tabernan, 13:00etatik 01:00ak arte, edari eta janari eskaintza zabalarekin eta partida pantaila erraldoietan ikusteko aukerarekin.

AC Museoa eta San Mames Tourra

Athletic Club Museoa bisitatu ahal izango da (20. atearen ondoan) 10:00etatik 14:15etara. Partida eguna denez, San Mameseko Tourra 11:30ak arte bakarrik egin ahal izango da.

Erreserbatu zure lekua orain