

Alex Pallares entrenatzailearen kontratua ez berritzea erabaki du Athletic Clubek. Horrenbestez, bere azken partida zuzenduko du larunbat honetan Lezaman, SD Amorebietaren aurka. Datorren maiatzaren 30ean, Mikel Gonzalez futbol zuzendariak eta Sergio Navarro Lezamako zuzendariak harrobiko denboraldiaren balantzea egingo dute agerraldi publiko batean, Bilbao Athleticekin zerikusia duen guztia barne.
Pallaresek duela aste batzuk bazekiela Klubaren erabakia, eta joan den larunbatean CD Eldenseren aurkako partidaren ostean egindako adierazpenak argitzea eskatu du.
"Joan den larunbatean CD Eldenseren aurka jokatutako partidaren ostean egindako adierazpenei buruzko azalpen bat eman nahi nuke; izan ere, zenbait hedabidek Klubari egindako kritika gisa interpretatu dute, eta hori ez zen nire asmoa. Transmititzen saiatu nintzena zera da, filial batean hain plantila gaztea duzunean, kategoriak gainditzen zaituenean eta hor, jakina, nire erantzukizuna hartzen dudanean, bi bide posible dituzula. Bata, taldeari eusten dioten baina bilakaera-proiekziorik ez duten profil beteranoagoak fitxatzea da. Hau da, salbazioa lehenetsi eta emaitzetan zentratu eta, nahiz eta mutilen garapen indibidualaren aurka joan, taldeari eusten dioten profil beteranoagoak fitxatzea. Edo, beste alde batetik, talde horrekin lanean jarraitzeko aukera, balizko jaitsieraren ondorioa gure gain hartuz. Azaldu nahi izan nuen erabaki hori hartzea ez zegokidala niri, Klubaren erabakia dela. Kirol zuzendaritzak eta Lezamako zuzendaritzak bigarren aukera hautatu zuten, denboraldi hasierako eredua mantentzea eta horrek jaitsiera ekar zezakeen ondorioa gain hartzea. Jakina, nik oso ondo ezagutzen nuen erabaki hori, eta erabat onartu nuen lan hori, eta uste dut ahalik eta gehien eman dudala horretan".
"Hala eta guztiz ere, horrek guztiak ez du esan nahi, logikoki, guztiok nahi genituen emaitzak lortu ez izanaren erantzukizuna neure gain hartzen ez dudanik".
Athletic Clubek eskerrak eman nahi dizkio Alex Pallaresi gure Klubean egindako ahalegin eta dedikazio guztiagatik, eta onena opa dio bere etorkizun pertsonal eta profesionalean.


Bilbao Athleticek garaipena lortu du CD Izarraren aurka
Lezama
Lehoikumeek hiru puntu lortu dituzte Segunda Federacioneko laugarren jardunaldian Merkatondoan


Bilbao Athleticen gol festa
Lezama
Lehoikumeak aise gailendu dira UD Barbastroren aurka Lezaman eta Segunda Federacioneko lehen garaipena lortu dute, ekaitz bortitza protagonista izan duen neurketan


Zuzenean: Bilbao Athletic - UD Barbastro
Lezama
Gozatu gure Youtubeko kanalean 19:00etatik aurrera jokatuko den Segunda Federacioneko hirugarren jardunaldiko partidaz


Lezamako kordada Urdaibain
Lezama
Harrobiko teknikariek mendiko talde-jarduera emankorra egiten zuten, Alex Txikon alpinista lemoarraren hitzaldiarekin hasi zena


Bilbao Athleticek Uteboren aurka galdu du
Lezama
Lehoikumeek ezin izan dute punturik lortu etxean jokatutako denboraldiko lehen partidan


Zuzenean: Bilbao Athletic - Utebo FC
Lezama
Gozatu gure Youtubeko kanalean Segunda Federacion mailako bigarren jardunaldiko partidaz 18:30etik aurrera


Bilbao Athletic Lezaman izango duen estreinaldirako prestatzen ari da
Lezama
Adu Ares, Unai Gomez eta Egiluz Gurpegiren mutilekin egongo dira lehen taldearekin partidarik ez dutelako


Bilbao Athleticek etxean jokatzen dituen neurketak, zuzenean
Lezama
Athleticzaleek Youtubeko kanal ofizialaren bidez jarraitu ahal izango dituzte filial zuri-gorriak Lezaman jokatzen dituen Bigarren Federazioko partidak


Bilbao Athleticen berdinketa landua txapelketa ofizialari ekiteko
Lezama
Zuri-gorriek puntu bat lortu dute Las Gaunasen UD Logroñesen aurka, igotzera deitutako taldeetako baten aurka


Athletic Clubeko harrobiko lantaldeak
Lezama
Lezamako egunerokoan harrobiko jokalariei lagunduko dieten pertsonak zehaztuta daude