Bilbao Athletic – SD Amorebieta neurketa ikusteko bazkideen izen-ematea
Lezama

Bilbao Athletic – SD Amorebieta neurketa ikusteko bazkideen izen-ematea

Gaur hasi eta datorren asteazkenera arte, Lezamako larunbateko partidara (19:30) joan nahi duten bazkideek webguneko Txokoan eman beharko dute izena

2023ko mai. 22a

Jasotako eskaera nabarmenaren aurrean, Athletic Clubek epea ireki du datorren larunbatean, maiatzak 27, Lezaman jokatuko den Bilbao Athletic eta SD Amorebietaren arteko partidara (19:30ean) joan nahi duten bazkideek Bazkide Txokoan izena eman ahal izan dezaten (Bazkideentzako Zerbitzuak / Bilbao Athletic Sarreren Zozketa atala) datorren maiatzaren 24an, asteazkena, 18:00ak arte. Lehen taldetik kanpoko partidetarako izena ematen den modu berean emango da izena, banaka edo taldeka (talde bakoitzeko lau bazkide gehienez).

Bazkideen eskaria eskuragarri dauden eserlekuen kopurua (1.867) baino handiagoa bada, sartzeko eskubidea zozketa baten bidez ezarriko da, asteazkenean, maiatzaren 24an, eta egun horretan bertan argitaratuko da emaitza, Klubaren bitarteko ofizialen bidez.

Lezaman sartzeko aukera duten gainerako taldeentzat (Gazte Abonoa Bikain eta Club Athletic), ostegunetik aurrera eman ahal izango dute izena, 10:00etatik aurrera, Klubak talde hauei helaraziko dien mzu elektroniko baten bidez. Sarreren sorta hori 150ekoa izango da gutxienez, eta kopuru hori handitu egingo da izena eman duten bazkideen kopuruak ez badu agortzen eurentzat gordetako sarreren koporua. Gazte Bikain eta Club Athleticen izen-emateak libre dauden eserlekuen kopurua gainditzen badu, zozketa bat egingo da maiatzaren 27an, ostirala.

Adierazitako epeetan izena eman duten bazkideek, Gazte Bikain-ek edo Club Athleticeko kideek (eta beharrezkoa balitz, zozketan saritutakoek) bakarrik izango dute partidara sartzeko aukera.

Erlazionatutako albisteak
2023ko ira. 29a

Athleticen ametsak aurrera jarraitzen du

Lezama

Ekainaren 30ean Lezaman amaitu zuten hamalau futbolarik esperientzia polita bizi izan zuten Getafe CF-ren aurkako partidan, Klubak gonbidatuta, Galarreta, Guruzeta eta Unai Gomezen, Klubetik irten behar izan zuten hiru lehoiren bizipenak ezagutu zituzten

Ikusi gehiago
2023ko ira. 27a

21 urtez azpiko Athleticek bana berdin du Crystal Palacen aurka

Lezama

Carlos Gurpeguiren mutilek bigarren zatian berdindu zuten Londresen Premier League International Cup txapelketan talde ingelesen aurka jokatuko dituzten lau partidetatik lehena

Ikusi gehiago
2023ko ira. 26a

Premier League International Cup-era bidean

Lezama

Taldea Londresera abiatu da gaur arratsaldean Crystal Palaceren aurka bihar jokatzeko

Ikusi gehiago
2023ko ira. 25a

Premier League International Cup txapelketa abian da

Lezama

Athleticek 18 jokalariren zerrenda osatu du Ingalaterrara bidaitu eta Crystal Palaceren aurka jokatzeko

Ikusi gehiago
2023ko ira. 24a

Bilbao Athleticek garaipena lortu du CD Izarraren aurka

Lezama

Lehoikumeek hiru puntu lortu dituzte Segunda Federacioneko laugarren jardunaldian Merkatondoan

Ikusi gehiago
2023ko ira. 16a

Bilbao Athleticen gol festa

Lezama

Lehoikumeak aise gailendu dira UD Barbastroren aurka Lezaman eta Segunda Federacioneko lehen garaipena lortu dute, ekaitz bortitza protagonista izan duen neurketan

Ikusi gehiago
2023ko ira. 16a

Zuzenean: Bilbao Athletic - UD Barbastro

Lezama

Gozatu gure Youtubeko kanalean 19:00etatik aurrera jokatuko den Segunda Federacioneko hirugarren jardunaldiko partidaz

Ikusi gehiago
2023ko ira. 10a

Lezamako kordada Urdaibain

Lezama

Harrobiko teknikariek mendiko talde-jarduera emankorra egiten zuten, Alex Txikon alpinista lemoarraren hitzaldiarekin hasi zena

Ikusi gehiago
2023ko ira. 9a

Bilbao Athleticek Uteboren aurka galdu du

Lezama

Lehoikumeek ezin izan dute punturik lortu etxean jokatutako denboraldiko lehen partidan

Ikusi gehiago
2023ko ira. 9a

Zuzenean: Bilbao Athletic - Utebo FC

Lezama

Gozatu gure Youtubeko kanalean Segunda Federacion mailako bigarren jardunaldiko partidaz 18:30etik aurrera

Ikusi gehiago