"Bilbon ilusio handiz bizi da Kopa, eta izugarria litzateke irabaztea"
Emakumezkoena

"Bilbon ilusio handiz bizi da Kopa, eta izugarria litzateke irabaztea"

Iturregik eta Azkonak taldea "ilusioz gainezka eta denboraldiko unerik onenean" ikusten dutela azpimarratu dute

2023ko mai. 23a

Iraia Iturregi Athletic Clubeko entrenatzaileak eta Ane Azkona jokalariak prentsaurrekoa eskaini dute Las Rozaseko Futbolaren Hirian, bihar 21:00etan Butarquen Real Madriden aurka jokatuko duten Erreginaren Kopako finalaurrekoaren atarian. Biak bat datoz talde zuriari faboritoaren papera ematerakoan, baina konfiantza dute dituzten arrakasta-aukeren aurrean.

"Jakina, lauko finalaren barruan dauden aurkarien artean Real Madrid dela faborito nagusia, ligan erakutsi duenagatik soilik, baina horrelako txapelketa batean, partida bakarreko kanporaketekin, ehunekoak apur bat gehiago berdintzen dira. Real Madridek internazionalez betetako taldea du, baina konfiantza osoa dut nire jokalariengan, eta ilusio handiz gatoz klubaren beira-arasetan lehen Kopa jartzeko. Aldagela alai eta ilusioz betea ikusten dut. Oso indartsu gaude, ligan gorabeherak izan ditugu, baina denboraldia sentsazio onekin amaitu dugu eta denboraldiko unerik onenean iritsi garela uste dut, bai zelai barruan eta baita kanpoan ere", adierazi du Iraiak.

Gainera, Loiuko entrenatzaileak txapelketa hau oso berezia dela aitortu du: "Jokalari bezala ligako tituluak ospatzeko zortea izan dut, baina kopako finaletara ere iritsi naiz eta ezin izan dut irabazi. Bilbon ilusio handiz bizi da Kopa. Mutilekin azken aldian finaletara iristeko aukera izan dugu eta ez dugu lortu. Hala ere, bada oso positiboa eta baikorra den zerbait; gure filosofiarekin lehiakorrak izaten jarraitzen dugu eta tituluak lortzeko borrokan gaude. Lezaman egiten den eta jende askok parte hartzen duen harrobiko lan bikainaren saria izango litzateke, eta urtez urte bere fideltasuna erakusten duen zalegoa ere saritu nahi dugu. Izugarria litzateke haiei Kopa eskaintzea".

"Min egin diezaiekegu"

Bestalde, Azkonak taldea garaikurra irabazteko gai ikusten duela esan du: "Jokalari gazte asko ditugu eta taldea ilusioz gainezka dago. Horri eguneroko lana gehitzen bazaio, Real Madridi aurre egiteko eta finalean plaza bat lortzeko aukera asko ditugula uste dut. Egia da faboritoak Real Madrid eta Atletico direla, baina guretzat hori aukera bat da, eta uste dut min egiteko nahikoa arma badugula, eta ez gaitu gogaitzen faborito ez izateak. Ordutegia onena ez izan arren, harmailetan babesa izango dugu Kopa lortzeko".

+
Informazio gehigarria
GaleriakBestelako galeriakBideoakAudioakAtxikitutakoakFitxakLoturak
Erlazionatutako albisteak
2023ko urr. 2a

Esperotako Lezamako debuta iritsi da

Emakumezkoena

Asteazkenean, 18:00etatik aurrera, Athletic Clubek denboraldiko lehen partida ofiziala jokatuko du Granada CF taldearen aurka etxean

Ikusi gehiago
2023ko urr. 2a

Omenaldia asteazken honetan 19 urtez azpiko Europako txapeldunei

Emakumezkoena

Sara Ortegak, Jone Amezagak eta Maite Zubietak aitortza xumea jasoko dute Lezaman jokatuko den Athletic Club-Granada CF partidaren atarikoan

Ikusi gehiago
2023ko urr. 2a

Emakumezkoen lan plangintza urriaren 9ra arte

Emakumezkoena

Lehoiek Liga F-ko bi partida jokatuko dituzte aste honetan Lezaman

Ikusi gehiago
2023ko urr. 1a

Porrot estua Bartzelonan

Emakumezkoena

Athleticek 2-1ko emaitzarekin galdu du Levante Las Planasen aurka nahiz eta azken txanpan berdinketa gertu izan

Ikusi gehiago
2023ko ira. 30a

Denboraldiko bigarren irteera, lehenengo puntuen bila

Emakumezkoena

Athleticek Ligako hirugarren jardunaldia jokatuko du bihar Bartzelonan Levante Las Planasen aurka

Ikusi gehiago
2023ko ira. 29a

"Egiten ari garen bidean sinesten dugu"

Emakumezkoena

David Aznarrek taldeak Bartzelonan lehen puntuak batzeko duen ilusioa azaldu du lehiaketaren hasiera honetan

Ikusi gehiago
2023ko ira. 29a

Zuzenean: David Aznarren prentsaurrekoa

Emakumezkoena

Jarrai ezazu streaming bidez entrenatzaile zuri-gorriaren agerraldia, Lezamako prentsa aretotik, biharko Levante Las Planas-Athletic Club neurketaren aurretik

Ikusi gehiago
2023ko ira. 25a

Emakumezkoen taldearen plangintza urriaren 1era arte

Emakumezkoena

Lehoiak F Ligan lehiatuko dira berriro aste honetan, eta Bartzelonara joango dira Levante Las Planasen aurka jokatzeko

Ikusi gehiago
2023ko ira. 20a

èggo, Athletic Clubeko emakumezkoen taldeko babesle berria

Emakumezkoena

2013tik Espainian dagoen Belgikako sukalde-enpresak bat egin du Athletic Clubeko emakumezkoen taldearen proiektu bereizgarriarekin

Ikusi gehiago
2023ko ira. 18a

Emamukezkoen taldearen lan plangintza irailaren 24ra arte

Emakumezkoena

David Aznarrek zuzentzen duen taldeak hurrengo lan plana aurreikusi du aste honetarako

Ikusi gehiago