

Mondragon Unibertsitateak eta Athletic Clubek lankidetza-hitzarmena sinatu dute Euskal Herriko kirol profesionala eta goi-mailako hezkuntza lotzeko. Izan ere, bi erakundeek hitzarmen bat sinatu dute Athletic Clubeko jokalariek goi mailako ikasketak egin ditzaten aukerak bultzatu eta errazteko, unibertsitatekoak zein goi mailako heziketa zikloetakoak. Akordio horren barruko lehenengo ekintza gaur arratsaldean bertan izango da, Unibertsitateak eskaintzen dituen titulazioak Klubeko jokalariei aurkezteko.
Akordioa Ibaigane Jauregian sinatu dute Vicente Atxa Mondragon Unibertsitateko errektoreak eta Jon Berasategi Athletic Clubeko zuzendari nagusiak. Bertan izan dira Idoia Peñacoba unibertsitate horretako idazkari nagusia eta David Rincon eta Mikel Garcia, Lezamako ordezkariak Jokalariaren Arreta Sailan.
Akordio honi esker, Mondragon Unibertsitateak, errendimendu handiko kirolari gisa akreditatutako ikasleei emandako tratamendu baliokidea aplikatuko die, edozein titulaziotan matrikulatutako Athletic Clubeko ikasle kirolariei. Ikasle horien baldintzak eta eskubideak, fakultateetako araudi akademikoetan jasotzen dira. Hain zuzen ere, ikasle horiek guztiek malgutasun handiagoa izango dute, esaterako, eskoletarako nahitaezko asistentzian, ECTS kopuruan eta matrikulatu beharreko ikasgaietan, azterketen egutegian eta praktika eta gradu-amaierako proiektuei eskaini behar zaien denboran.
Horrez gain, futbolarekin lotutako eremuetan edo interes komuneko eremuetan ikerketa-proiektuak sustatzeko aukera aztertuko dute bi alderdiek. Eta beharrezkotzat jotzen bada, Athletic Clubeko profesionalentzako prestakuntza-programak eskaintzeko aukera aztertuko dute.
Hasiera batean, akordioak hiru futbol-denboraldi iraungo ditu, 2025/26 denboraldira arte, eta urtero luzatu ahal izango da denboraldi baterako.
Vicente Atxa: "Mondragon Unibertsitatearen eskaintza Bilbon handitzeak eta Bizkaian dugun presentzia handiagoak aukera ematen digute lurraldeko beste eragile batzuekin estuago lankidetzan aritzeko, pertsonen prestakuntza integralaren bidez gizartea eraldatzen jarraitzeko. Kasu honetan, Athletic Clubekiko lankidetzak gure unibertsitate-komunitatean sartzea eta goi-mailako ikasketak egitea eskaintzen die bere jokalariei, unibertsitatekoak edo lanbide-heziketakoak izan".
Jon Berasategi: “Mondragon Unibertsitatearen izen handiko entitatean gure futbolariek izango duten ikasketa-eskaintza zabaltzea aurrerapauso handia da haien prestakuntza akademikoan. Athletic Cluben garapen pertsonala eta futbolaren garapena lehenesten ditugu eta akordio honek horretan laguntzen digu”.
Mondragon Unibertsitatea izaera kooperatiboko unibertsitatea da, ekimen eta bokazio sozialekoa, onura publikokoa eta irabazi asmorik gabekoa, MONDRAGON Korporazioko kidea. Bere eginkizun nagusia eraldaketa soziala da, pertsonen prestakuntza osoaren eta ezagutzaren sorreraren eta transferentziaren bidez. 1997an sortu zen, nahiz eta berau osatzen duten fakultateek askoz ere ibilbide luzeagoa izan, eta 2023an 25. urteurrena ospatzen ari da. Horren bidez, amets kooperatibo hori ahalbidetu duten pertsona guztien lana balioetsi du.



Erregelamenduko lau aurreproiekturi egindako ekarpenen balorazioa
Bazkideak
Zuzendaritza Batzordeak Klubeko bazkideen iradokizunei emandako erantzunak webguneko Txokoan kontsulta daitezke


Zozketak: Bazkideak Palkoan eta umeen argazkia
Bazkideen Txokoa
Saridunetako bat bazara kontsultatu


Aitor Agirre: “Nik Athleticen jokatu nahi izan nuen beti”
Kluba
Sondikoztarra, 70eko hamarkadako golegilerik oparoenetako bat izateaz gain, frankismoaren aurka erakutsitako besokoagatik ezaguna da


2022/23 ekitaldi ekonomikoaren itxiera eta 2023/24ko aurrekontua
Kluba
Athletic Clubek 16 milioi eurotan murriztu du egiturazko defizita eta 2022/23 ekitaldia galerarik gabe itxi du


2023ko Ohiko Batzar Nagusirako Deialdia
Kluba
Athletic Clubeko Zuzendaritza-Batzordeak dei egiten die Athletic Clubeko bazkide konpromisarioei 2023ko urriaren 31n (asteartea), 19:00etan, Bilboko Euskalduna Jauregiko Auditorioan egingo den Ohiko Batzar Nagusian parte har dezaten


Goikoren orrorik ozenenak 40 urte bete ditu
Kluba
Lech Poznanen aurkako lehiaren aurretik, 18 partidetako zigorra jaso zuen


Umeen sarrerak UD Almería taldearen kontra
Bazkideen Txokoa
Haurrentzako sarrerei buruzko San Mameseko Ligako hurrengo partiduan informazioa jaso ezazu


Muniainek jokatutako partidatan Txetxu Rojo berdindu du
Kluba
Gure kapitainak ezker magikoa zuen jokalariak kamiseta zuri-gorriarekin ezarritako 541 partiden marka berdindu du


João Pinto: "One Club Man saria jasotzea sekulako poza da"
Kluba
FC Portoko kapitain mitikoak komunikabideen galderei erantzun die San Mamesen, Athletic-Getafe partidaren atarian omenaldia jaso aurretik


Zuzenean: João Pintoren prentsaurrekoa
Kluba
Jarraitu streaming bidez One Club Man 2023 saridunaren agerraldia, San Mameseko prentsa aretotik