
Real Madrid taldearen aurkako neurketarako sarrerak
Real Madrid taldearen aurkako neurketarako sarrerak
Kontsultatu Santiago Bernabéu futbol zelaian jokatuko den norgehiagokarako sarrera eskuratzeko baldintzak
Real Madrid taldeak 504 sarrera bidaliko dizkio Athletic Clubari, horietatik 100 hango peña ofizialentzat eta Klubeko konpromezuentzat erreserbatzen dira. Sarrerak erosi nahi duten bazkideak Klubeko webgune ofizialaren bitartez inskribatu daitezke maiatzaren 24tik, asteazkena, 10:00etatik, maiatzaren 26era arte, ostirala, 10:00etara.
Beharrezkoa balitz, zozketa egingo litzateke. Soberan dauden sarrerak publikoarentzat irekiko lirateke txarteldegiak.
Sarreren prezioa 45 eurokoa izango da.
Sarrerak hartzeko, saridun bazkideek karnet originalak aurkeztea beharrezkoa izango da eta sarreren erabiltzaileen izen-abizenak, NAN zenbakia, jaiotze data eta bidaia plana adieraztea ere bai.