

Athleticek Celtic FC taldearen aurka jokatuko du abuztuaren 1ean Glasgowen, Klubaren 125. urteurrena ospatzeko ekitaldien barruan. Partida Celtic Parken izango da, 'Bhoys in Green'-en estadioan, eta James Forrest omentzeko baliatuko dute, Eskoziako taldean hamabosgarren denboraldia beteko duen jokalari leiala. Scottish Premiershipeko egungo txapelduna da Celtic eta ekainaren 3an Kopako finala jokatuko dute Inverness CT taldearen aurka.
Sarrerak ekainaren 13tik aurrera jarriko dira salgai Celtic FCren webgune ofizialean.
Celtic FCren aurkako lagunartekoa Chivas eta Necaxaren aurka iragarritakoei gehitu zaie. Hauek Mexikon izango dira, uztailaren 16an eta 19an, hurrenez hurren.
Forrest, One-Club Manen adibide
James Forrest Prestwicken jaio zen, Glasgowtik 50 kilometrora, eta bere ibilbide osoa bere ametsetako klubean egin du. 31 urteko hegalekoak 2023ra arte sinatu du kontratua, eta, beraz, gutxienez hamabosgarren denboraldira beteko du Glasgowko taldean. Orain arte 464 partida jokatu ditu Celticekin, 102 gol sartuta.
Eskoziako taldeak Forrestek taldearekiko erakutsitako konpromisoa saritzea erabaki du, bere zaleen aurrean omenaldi-partida bat antolatuta, eta horretarako Athletic Club aukeratu du aurkari gisa. Talde zuri-gorriak Billy McNeill Celticeko kapitain mitikoa aitortu zuen 2019an, One Club Award saria emanez. Eskoziako taldeko elastikoa gehien jantzi duen jokalaria izan zen McNeill, orotara 18 denboraldi eta 822 partida ofizial jokatuta.
Bilbao-Glasgow konexioa
Elkarren aurka jokatuko duten bigarren aldia izango da hau, Celtic FC taldeak San Mames zaharra bisitatu baitzuen 2011ko martxoan, Bizkaiko futbolaren alde antolatutako lagunarteko batean.
Bilboko partidu hark bizirik dirau Athleticeko zale guztien oroimen kolektiboan; izan ere, 'Bhoysen' jarraitzaileen ordezkaritza handi batekin batera, festa giro bikaina sortu zuten partidaren aurretik, bitartean eta ondoren.
Horregatik guztiagatik, filosofia, tradizio eta historia kontuetan bi klubetan antzekoak diren beste faktore batzuekin batera, datorren abuztuan 'Paradise'-n jokatuko den neurketak jarraitzaile askok aspaldidanik duten nahia beteko du.


Erregelamenduko lau aurreproiekturi egindako ekarpenen balorazioa
Bazkideak
Zuzendaritza Batzordeak Klubeko bazkideen iradokizunei emandako erantzunak webguneko Txokoan kontsulta daitezke


Zozketak: Bazkideak Palkoan eta umeen argazkia
Bazkideen Txokoa
Saridunetako bat bazara kontsultatu


Aitor Agirre: “Nik Athleticen jokatu nahi izan nuen beti”
Kluba
Sondikoztarra, 70eko hamarkadako golegilerik oparoenetako bat izateaz gain, frankismoaren aurka erakutsitako besokoagatik ezaguna da


2022/23 ekitaldi ekonomikoaren itxiera eta 2023/24ko aurrekontua
Kluba
Athletic Clubek 16 milioi eurotan murriztu du egiturazko defizita eta 2022/23 ekitaldia galerarik gabe itxi du


2023ko Ohiko Batzar Nagusirako Deialdia
Kluba
Athletic Clubeko Zuzendaritza-Batzordeak dei egiten die Athletic Clubeko bazkide konpromisarioei 2023ko urriaren 31n (asteartea), 19:00etan, Bilboko Euskalduna Jauregiko Auditorioan egingo den Ohiko Batzar Nagusian parte har dezaten


Goikoren orrorik ozenenak 40 urte bete ditu
Kluba
Lech Poznanen aurkako lehiaren aurretik, 18 partidetako zigorra jaso zuen


Umeen sarrerak UD Almería taldearen kontra
Bazkideen Txokoa
Haurrentzako sarrerei buruzko San Mameseko Ligako hurrengo partiduan informazioa jaso ezazu


Muniainek jokatutako partidatan Txetxu Rojo berdindu du
Kluba
Gure kapitainak ezker magikoa zuen jokalariak kamiseta zuri-gorriarekin ezarritako 541 partiden marka berdindu du


João Pinto: "One Club Man saria jasotzea sekulako poza da"
Kluba
FC Portoko kapitain mitikoak komunikabideen galderei erantzun die San Mamesen, Athletic-Getafe partidaren atarian omenaldia jaso aurretik


Zuzenean: João Pintoren prentsaurrekoa
Kluba
Jarraitu streaming bidez One Club Man 2023 saridunaren agerraldia, San Mameseko prentsa aretotik