Bidaideak Bilbao BSR taldeak ohorezko sakea egingo du San Mamesen
Kluba

Bidaideak Bilbao BSR taldeak ohorezko sakea egingo du San Mamesen

Gurpil aulkiko saskibaloi taldea omenduko dute Eche CFren aurkako norgehiagokan, denboraldi honetan Errege Kopa irabazi ostean, bigarren urtez jarraian

2023ko mai. 26a

Bidaideak Bilbao BSR gurpil aulkiko saskibaloi taldeak ohorezko sakea egingo du San Mamesen igande honetan, maiatzaren 28an (19:00etan), Elche CFren aurkako LaLigako par tidan. 

Joan den apirilean Kopako txapeldun izateagatik omendu nahi du Athleticek, iaz Malagan lortutako titulua berretsi baitute aurten. 

2019tik, Bidaideakek Bilboren izena tontorreraino eraman du saskibaloiaren modalitate honetan, 2019an Euroliga, 2021ean Liga eta 2022an eta 2023an Kopa irabaziz.

Zorionak, talde!

Erlazionatutako albisteak
2023ko mai. 31a

25 urte Brasilek egindako bisitatik

Kluba

Klubaren mendeurrena ospatzeko, Athleticek “canarinha” jaso zuen San Mamesen

Ikusi gehiago
2023ko mai. 31a

IMQ eta Athletic, osasun handiko zilarrezko ezkontza

Kluba

Igualatorio Mediko Kirurgikoak 25 urte bete ditu erakunde zuri-gorriaren babesle ofizial gisa

Ikusi gehiago
2023ko mai. 31a

Familia zurigorria 'Iribar, atezaina' dokumentalaren aurkezpenean elkartu da

Kluba

Txopori buruzko dokumentala, Oier Plazak zuzendua eta ETBk ekoitzia , BBK Aretoan estreinatu zen 400 pertsona baino gehiagoren aurrean

Ikusi gehiago
2023ko mai. 30a

San Miguelek San Mamesen zure 'Bizitzako neurketa' jokatzera gonbidatzen zaitu

Kluba

Bizi ezazu zure taldearekin lehoi orok bizi nahiko lukeen esperientzia: Katedraleko berdegunean partida bat jokatu eta VIP eraztuneko neurketa ostekoaz gozatu

Ikusi gehiago
2023ko mai. 29a

Balenziagaren agurra San Mamesen

Kluba

Zumarragako atzelariak taldekide zein zaletuen babesa jaso zuen

Ikusi gehiago
2023ko mai. 29a

AC Campus Inside: bizi Lezaman aste betez

Kluba

Gozatu astebetez Lezaman eta bere egoitza berrian eta bihurtu zaitez Athletic Clubeko jokalari eguneko 24 orduetan

Ikusi gehiago
2023ko mai. 29a

Club Athletic: esperientzia paregabea San Mamesen Elche CF taldearen aurka

Kluba

11 ume jokalariekin batera zelairatu ziren eta Skybox-etatik gozatu ahal izan zuten partidaz

Ikusi gehiago
2023ko mai. 26a

Beteranoak, San Pedroren mendeurrenaren ospakizunetan

Kluba

Bihar larunbata, maiatzak 27, arratsaldeko 18:00etan Athletic Club efemeride berezi hau oroitzeko ospakizunetan egongo da ordezkatuta

Ikusi gehiago
2023ko mai. 26a

Nekane Diez: “Lezamako etorkizuna ziurtatuta dago, talentua eztabaidaezina da”

Kluba

Klubean 16 denboraldi eman ondoren, aurrelariak agur esan du gaur San Mamesen, hunkituta eta bere kide guztiez inguratuta: "Denbora azkar pasatzen da eta zuek zarete aukeratuak. Aprobetxa ezazue aukera, esku onenetan zaude"

Ikusi gehiago