Nekane Diez: “Lezamako etorkizuna ziurtatuta dago, talentua eztabaidaezina da”
Kluba

Nekane Diez: “Lezamako etorkizuna ziurtatuta dago, talentua eztabaidaezina da”

Klubean 16 denboraldi eman ondoren, aurrelariak agur esan du gaur San Mamesen, hunkituta eta bere kide guztiez inguratuta: "Denbora azkar pasatzen da eta zuek zarete aukeratuak. Aprobetxa ezazue aukera, esku onenetan zaude"

2023ko mai. 26a

Nekane Diez San Mameseko prentsa aretoan agertu da, ikasturtea amaitzean futbola utziko duela iragarri ostean. Athleticen 16 denboraldi, 381 partida eta 162 gol egin ostean, aurrelariak, Athletic Cluben bere futbol-ibilbide osoa egin duenak, hunkituta esan du agur bere kide guztiez eta talde teknikoaz inguratuta: "Amets hau inoiz bukatzea gustatuko litzaidake, elkarrekin partekatu ditugun pozak berriz ospatu, baina etapa berri bati ekiteko garaia iritsi da. Eskurik onenetan zaudete, aprobetxa ezazue, denbora azkar pasatzen da eta zuek zarete aukeratuak". 

Diezek dena nola hasi zen gogoratu du: "Bidaia hau ahaztezina izan da. Gogoan dut, bederatzi urte genituenean, aitak anaia eta biok San Mames zaharrera ekarri gintuela, emakumezkoen taldea ikustera. Lehen aldiz jokatzen zuten zelai honetan eta Ligako lehen titulua irabazteko aukera zuten. Nire ametsik onenetan ere ez nuen pentsatuko gaur harro esan nezakeenik familia zuri-gorri honetako kide izan naizela, 381 partida jokatu ditudala eta 162 gol sartu eta ospatu ahal izan ditudal". 

Esker oneko hitzak ere izan ditu Iñigo Juaristirentzat, berak deitu baitzion 2007an, 15 urte zituela, emakumeen egituran parte hartzeko: "Neska hark bere ametsa betetzeko lehen urratsa eman zuen. Oraindik gogoan dut nire gurasoen aurpegia, bere bizitzako eta, beharbada, nirearen erabaki garrantzitsuenetako bat hartu behar zutela konturatu zirenean.15 urteko alabak etxetik irten behar zuen". 

Nekanek onartu du lesioek min egin diotela azken denboraldietan eta, neurri batean, faktore erabakigarria izan direla agur esateko. Hala eta guztiz ere, aurrelariak pozik dio agur: "Aro hau dena eman izanaren lasaitasunarekin itxiko dut. Negar egin dut, ikasi dut, asmatu dut, huts egin dut eta pertsina gisa hazi egin naiz. Hustu egin naiz". 

Diezek baikor begiratzen dio etorkizunari: "Lezaman daukagun talentua eztabaidaezina da eta etorkizuna ziurtatuta dago. Ea beste jokalari askok ere nik egin dudan bezala 16 denboraldiz Athleticez gozatzen badute. Horrek esan nahi du gai izan direla hau Athletice zer den benetan sentitzeko, kolore hauek defendatzeko eta jakiteko ezin duzula beste kamiseta bat jantzi, ezta talde honi gol bat sartu ere". 

“Nekane One Club Woman eztabaidaezina da”

Jon Uriartek, Athletic Clubeko presidenteak, Mikel Gonzalez futbol zuzendariarekin eta Xabier Arrieta emakumezkoen futbol zuzendariarekin batera, Nekaneren irudia goraipatu du: "Zenbaki izugarriak dituen jokalaria da, One Club Woman eztabaidaezina. Liderra da zelai barruan eta kanpoan, erreferente bat guztiontzat. Eskerrik asko, Nekane!". 

+
Informazio gehigarria
GaleriakBestelako galeriakBideoakAudioakAtxikitutakoakFitxakLoturak
Erlazionatutako albisteak
2023ko mai. 31a

25 urte Brasilek egindako bisitatik

Kluba

Klubaren mendeurrena ospatzeko, Athleticek “canarinha” jaso zuen San Mamesen

Ikusi gehiago
2023ko mai. 31a

IMQ eta Athletic, osasun handiko zilarrezko ezkontza

Kluba

Igualatorio Mediko Kirurgikoak 25 urte bete ditu erakunde zuri-gorriaren babesle ofizial gisa

Ikusi gehiago
2023ko mai. 31a

Familia zurigorria 'Iribar, atezaina' dokumentalaren aurkezpenean elkartu da

Kluba

Txopori buruzko dokumentala, Oier Plazak zuzendua eta ETBk ekoitzia , BBK Aretoan estreinatu zen 400 pertsona baino gehiagoren aurrean

Ikusi gehiago
2023ko mai. 30a

San Miguelek San Mamesen zure 'Bizitzako neurketa' jokatzera gonbidatzen zaitu

Kluba

Bizi ezazu zure taldearekin lehoi orok bizi nahiko lukeen esperientzia: Katedraleko berdegunean partida bat jokatu eta VIP eraztuneko neurketa ostekoaz gozatu

Ikusi gehiago
2023ko mai. 29a

Balenziagaren agurra San Mamesen

Kluba

Zumarragako atzelariak taldekide zein zaletuen babesa jaso zuen

Ikusi gehiago
2023ko mai. 29a

AC Campus Inside: bizi Lezaman aste betez

Kluba

Gozatu astebetez Lezaman eta bere egoitza berrian eta bihurtu zaitez Athletic Clubeko jokalari eguneko 24 orduetan

Ikusi gehiago
2023ko mai. 29a

Maite Zubietak 2025era arte berritu du

Emakumezkoena

Busturiako jokalari gazteak beste bi denboraldiz luzatu du kontratua Athleticekin

Ikusi gehiago
2023ko mai. 29a

Club Athletic: esperientzia paregabea San Mamesen Elche CF taldearen aurka

Kluba

11 ume jokalariekin batera zelairatu ziren eta Skybox-etatik gozatu ahal izan zuten partidaz

Ikusi gehiago
2023ko mai. 26a

Beteranoak, San Pedroren mendeurrenaren ospakizunetan

Kluba

Bihar larunbata, maiatzak 27, arratsaldeko 18:00etan Athletic Club efemeride berezi hau oroitzeko ospakizunetan egongo da ordezkatuta

Ikusi gehiago
2023ko mai. 26a

Bidaideak Bilbao BSR taldeak ohorezko sakea egingo du San Mamesen

Kluba

Gurpil aulkiko saskibaloi taldea omenduko dute Eche CFren aurkako norgehiagokan, denboraldi honetan Errege Kopa irabazi ostean, bigarren urtez jarraian

Ikusi gehiago