Informazio erabilgarria: Athletic Club - Elche CF

Informazio erabilgarria: Athletic Club - Elche CF

Igande honetan, 19:00etan, 2022/23 LaLigako 37. jardunaldiko partidara joango diren pertsonek aintzat hartu beharreko datu interesgarriak

Igande honetan, Athletic Clubek eta Elche CF taldeak 35. jardunaldiko partidan neurtuko dituzte indarrak. Jarraian, partida jarraitzeko bertaratzen diren guztientzat interesgarriak diren datuak azaltzen dira:

Ateen irekiera

San Mamesera sartzeko ateak 17:30etik aurrera egongo dira zabalik. 

Sarbidea zure bazkide txartelarekin

San Mamesera sartzeko agiria bazkideentzako txartela izango da eta app-aren txartel digitala soilik GAZTE ABONOArentzat.

Aplikazio ofizialaren bidez sartu ahal izango da "nire txartela" atalean, partidaren aurreko orduetan gaituko den QR kodearen bidez.

Partida honetarako bazkide-txartela lagatzeko aukera egongo da Athletic Clubeko app ofizialaren bitartez, partida hasi baino bi ordu lehenagora arte. Bi aukera daude:

  • Bazkide-txartel digitala aplikazio ofizialaren bidez beste pertsona bati lagatzea (Android / IOS) lagatzea app ofizialaren bidez (bi ordu lehenago arte).
  • Bazkide-txartela edo Gazte Abonoa Klubari lagatzea app-aren bitartez, webgunearen bitartez edo 900 909 709 telefono zenbakiaren bitartez (24 ordu lehenago arte).

Sarreren salmenta

San Mameseko 6. eta 7. ateen artean dauden lehiatilak ordutegi honetan irekita egongo dira:

  • Maiatzak 27, larunbata, 10:30etik 13:30era eta 17:30etik 20:00etara.
  • Maiatzak 28, igandea, 10:30etik 13:30era eta 17:00etatik aurrera.

Gainera, online salmenta uneoro dago aktibatuta partida hasi arte. Erosi sarrerak online.

Publikoak pertsona bakoitzeko lau sarrera bakarrik erosi ahal izango ditu, sarrerak agortu arte.

San Mames BAT sarrerak

San Mameseko erdiko eraztuneko Matchday Experience sarrerak ere salgai daude, Katedralean esperientzia bakarra bizitzeko. Xehetasunak ikusi.

San Mames BAT sarrerak erosi

Sarbideak A, D eta E ateetatik egingo dira (ikusi San Mames planoa artikulu honen amaieran).

San Mameseko dendaren irekiera

Denda ofiziala (San Mameseko 26 eta 0 ateen artean) 10:00etatik 20:00etara egongo da zabalik, etenik gabe.

Gogoratu Athletic Clubeko online dendan ere egin ditzakezula eskaerak.

Ostalaritza zerbitzuak

Gozatu Geuria! San Mameseko 13. atearen ondoan dagoen gure sports tabernan, 12:30etatik aurrera, edari eta janari eskaintza zabalarekin eta partida pantaila erraldoietan ikusteko aukerarekin.

Horrez gain, La Campa de los Ingleses taberna zabalik egongo da 10:00etatik 16:00etara, gosari, brunch eta eguneko menuekin, eta San Mames Jatetxea 13:00etatik 16:00etara.


AC Museoa eta San Mames Tourra

Athletic Club Museoa bisitatu ahal izango da (20. atearen ondoan) 10:00etatik 17:00etara. Partida eguna denez, San Mameseko Tourra 16:15ak arte bakarrik egin ahal izango da.

Erreserbatu zure lekua orain