"Irabazi egin behar dugu, ez dago gehiago pentsatzeko beharrik"

"Irabazi egin behar dugu, ez dago gehiago pentsatzeko beharrik"

Ernesto Valverdek espero du Athleticek partida bikaina eskainiko diola bere jendeari garaipen oso garrantzitsua lortzeko, Europari begira dituen aukerei eusteko

"Gauzak jarri diren bezala, garaipenaz aparte ez dago zer pentsatu handirik. Irabazi egin behar da, eta gero ikusi ea helburua gure esku dagoen. San Mameseko azken partida da eta partida on bat jokatu nahi dugu gure jendearen aurrean". Aurtengo LaLigan etxean jokatuko duten azken neurketaren helburua argia da. Athletic Clubi Elcheren aurka irabazteak bakarrik balio dio Europako lasterketan bere buruaren menpe egoten saiatzeko. Ernesto Valverdek Elxeko taldearen aurkako partida ona osatzea espero du: "Bihar geratzen diren bi partidetatik lehena dugu eta hiru puntuak lortu behar ditugu. Emozioa jarri behar dugu zelaian, jendea gurekin egon dadin".

Borrokan jarraitzeko, Athleticek maila honetako azken sailkatuari irabazi beharko dio, matematikoki jardunaldi batzuk maila galdu zuen taldeari. Ez da horregatik aurkari erraza izango: "Garaipena lortuta dagoela uste dutenen artean zelaira salto egingo duen jokalaririk ez egotea espero dut. Galtzeko lehen urratsa da. Elchek zail jarriko dizkigu gauzak eta asko daukagu jokoan. Ddenboraldiko unerik onenean dago, presiorik gabe eta emaitza onak lortuz. Espero dut taldeak partida ona egitea eta gure jendeari garaipena eskaintzea".