

Carlos Gurpegui izango da Bilbao Athleticeko entrenatzailea datorren denboraldian. Andosillako ikonoa Basconiako entrenatzailea izan da azken bi denboraldietan, eta bertako jokalari askok osatuko dute bigarren taldea. Bi denboraldietan igoera fasera gidatu du Basauriko talde historikoa. Talde teknikoa laster ezagutuko da.
Lehen taldean 393 partida jokatu ondoren, Gurpegui talde teknikoan sartu zen lehen taldeko laguntzaile gisa, eta Klubeko arduradun instituzional nagusi izan ondoren, harrobiko futbolarien hobekuntza indibiduala lantzen aritu zen. Aurreko denboraldian, Bilbao Athleticen bigarren entrenatzaile gisa hasi zen Imanol de la Sotarekin batera eta denboraldiaren erdialdean Basconia zuzentzera igaro zen. Egungo ikasturtean, Basauriko klubeko lehen entrenatzaile gisa errepikatu du, ligako laugarren amaitu eta igoerako play offean galdu zuen SD Leioaren aurka.
"Oso erronka polita da, ilusio eta gogo handiz egiten diot aurre Klubak ematen didan aukerari. Baskonian daramadan urte eta erdiagatik ia jokalari guztiak ezagutzeko abantaila daukat, eta denboraldi bikaina egiteko itxaropena ere bai", adierazi du nafarrak.
"Lezamako entrenatzaile orok erantzukizun handia du Klubarekin, jokalariekin eta are gehiago daukagun filosofiarekin. Denok gara oso garrantzitsuak, hemen gauden guztion helburu nagusia lehen taldea baldintza onenetan, maila gorenean, iristen diren jokalariez elikatzea da, bai kirol mailan bai maila intelektualean, eta denok argi izan behar dugu hori", argudiatu du.
Bestalde, Mikel Gonzalez Futbol zuzendariak apustuaren arrazoia azaldu du: "Gure ustez, Klubaren interesetarako eta asmoen barruko prozesu naturalerako erabakirik onena da. Carlos Gurpeguik hainbat urte daramatza Lezaman lanean arlo ezberdinetan, lehenik jokalariarekin bakarka lan egiten eta gero entrenatzaile gisa. Ondo baino hobeto ezagutzen du taldea eta lehen taldeko entrenatzailearekiko harremana bikaina da. Ernesto Valverderen jokoarekin antz handiena duen etxeko entrenatzailea da, eta horrek pisu handia izan du erabakian".



Bilbao Athleticek garaipena lortu du CD Izarraren aurka
Lezama
Lehoikumeek hiru puntu lortu dituzte Segunda Federacioneko laugarren jardunaldian Merkatondoan


Bilbao Athleticen gol festa
Lezama
Lehoikumeak aise gailendu dira UD Barbastroren aurka Lezaman eta Segunda Federacioneko lehen garaipena lortu dute, ekaitz bortitza protagonista izan duen neurketan


Zuzenean: Bilbao Athletic - UD Barbastro
Lezama
Gozatu gure Youtubeko kanalean 19:00etatik aurrera jokatuko den Segunda Federacioneko hirugarren jardunaldiko partidaz


Lezamako kordada Urdaibain
Lezama
Harrobiko teknikariek mendiko talde-jarduera emankorra egiten zuten, Alex Txikon alpinista lemoarraren hitzaldiarekin hasi zena


Bilbao Athleticek Uteboren aurka galdu du
Lezama
Lehoikumeek ezin izan dute punturik lortu etxean jokatutako denboraldiko lehen partidan


Zuzenean: Bilbao Athletic - Utebo FC
Lezama
Gozatu gure Youtubeko kanalean Segunda Federacion mailako bigarren jardunaldiko partidaz 18:30etik aurrera


Bilbao Athletic Lezaman izango duen estreinaldirako prestatzen ari da
Lezama
Adu Ares, Unai Gomez eta Egiluz Gurpegiren mutilekin egongo dira lehen taldearekin partidarik ez dutelako


Bilbao Athleticek etxean jokatzen dituen neurketak, zuzenean
Lezama
Athleticzaleek Youtubeko kanal ofizialaren bidez jarraitu ahal izango dituzte filial zuri-gorriak Lezaman jokatzen dituen Bigarren Federazioko partidak


Bilbao Athleticen berdinketa landua txapelketa ofizialari ekiteko
Lezama
Zuri-gorriek puntu bat lortu dute Las Gaunasen UD Logroñesen aurka, igotzera deitutako taldeetako baten aurka


Athletic Clubeko harrobiko lantaldeak
Lezama
Lezamako egunerokoan harrobiko jokalariei lagunduko dieten pertsonak zehaztuta daude