Maite Zubietak 2025era arte berritu du
Emakumezkoena

Maite Zubietak 2025era arte berritu du

Busturiako jokalari gazteak beste bi denboraldiz luzatu du kontratua Athleticekin

2023ko mai. 29a

Athletic Clubek eta Maite Zubietak (atzo bete zituen 19 urte) akordioa itxi dute futbolariaren kontratua bi denboraldiz luzatzeko, 2025eko ekainaren 30era arte. Erdilaria 2018-19 denboraldian iritsi zen Lezamara kadete mailan jokatzeko eta iragan denboraldian jokatu zituen lehen minutuak lehen taldearekin. Hurrengo ikasturtean lehen talde zuri-gorriaren dinamikan sartuko da osotasunean.

Zubieta, atzelari zein erdilari gisa aritu daitekeena, ezinbesteko jokalaria izan da emakumezkoen filialaren hazkundean Klubera iritsi zenetik eta joan den abenduaren 3an lehoi bezala debuta egin zuen Lezaman Madril CFFren aurka. Ikasturte honetan, 1ª RFEF mailan 14 partida jokatu ditu eta Iraia Iturregiren agindupean Liga F-n 16 neurketa eta Erreginaren Kopako bi norgehiagotan lehiatu da. Gainera, 2022-23 denboraldia gazte zuri-gorriarentzat oroimenezkoa izango da, bi urrezko domin lortu baitzituen Espainiako selekzioarekin joan den udan, 19 urtez azpiko Europako Txapelketan eta 20 urtez azpiko Munduko Txapelketan.

Ibaigane Jauregian sinatu zuen ekitaldian, Jon Uriarte presidentea eta Xabi Arrieta emakumezkoen taldeen kirol-zuzendaria izan zituen lagun. Busturiakoak esan duenez, "Athletic Clubeko lehen taldean jokatzea eta Lehen Mailan debuta egitea beti izan da nire ametsa". Maitek ilusio handia agertu du hasteke dagoen denboraldi berriarekin, lehoi moduan "esperientzia eta minutu gehiago" eskuratu nahi du.

+
Informazio gehigarria
GaleriakBestelako galeriakBideoakAudioakAtxikitutakoakFitxakLoturak
Erlazionatutako albisteak
2023ko ira. 29a

"Egiten ari garen bidean sinesten dugu"

Emakumezkoena

David Aznarrek taldeak Bartzelonan lehen puntuak batzeko duen ilusioa azaldu du lehiaketaren hasiera honetan

Ikusi gehiago
2023ko ira. 29a

Zuzenean: David Aznarren prentsaurrekoa

Emakumezkoena

Jarrai ezazu streaming bidez entrenatzaile zuri-gorriaren agerraldia, Lezamako prentsa aretotik, biharko Levante Las Planas-Athletic Club neurketaren aurretik

Ikusi gehiago
2023ko ira. 25a

Emakumezkoen taldearen plangintza urriaren 1era arte

Emakumezkoena

Lehoiak F Ligan lehiatuko dira berriro aste honetan, eta Bartzelonara joango dira Levante Las Planasen aurka jokatzeko

Ikusi gehiago
2023ko ira. 20a

èggo, Athletic Clubeko emakumezkoen taldeko babesle berria

Emakumezkoena

2013tik Espainian dagoen Belgikako sukalde-enpresak bat egin du Athletic Clubeko emakumezkoen taldearen proiektu bereizgarriarekin

Ikusi gehiago
2023ko ira. 18a

Emamukezkoen taldearen lan plangintza irailaren 24ra arte

Emakumezkoena

David Aznarrek zuzentzen duen taldeak hurrengo lan plana aurreikusi du aste honetarako

Ikusi gehiago
2023ko ira. 17a

Nahikarik eta Sanadrik Athletic Clubekin debuta egin dute

Emakumezkoena

Bi fitxaketek Liga F-ko 2023-24 denboraldiko bigarren jardunaldian lehen partida ofiziala jokatu zuten lehoi gisa

Ikusi gehiago
2023ko ira. 16a

Porrota ligako estreinaldian Atletico de Madriden aurka

Emakumezkoena

Athletic Clubek hiru gol jaso ditu bigarren zatian, lehen zati oso parekatu baten ostean

Ikusi gehiago
2023ko ira. 15a

"Ilusioz gainezka gaude"

Emakumezkoena

David Aznarrek eta lehoiek "gogo handiz" ekingo diote lehiari aurkari garrantzitsu eta zail baten aurka, baina ederto aurre egitea espero dute

Ikusi gehiago
2023ko ira. 15a

Zuzenean: David Aznarren prentsaurrekoa

Emakumezkoena

Jarrai ezazu streaming bidez entrenatzaile zuri-gorriaren agerraldia, Lezamako prentsa aretorik, biharko Atletico de Madrid-Athletic Club neurketaren aurretik

Ikusi gehiago
2023ko ira. 14a

Lehoiak Atletico de Madrid indartsuaren aurka estreinatuko dira ligan

Emakumezkoena

Futbolarien greba bertan behera geratu ondoren, Athleticek denboraldiko lehen partida jokatuko du larunbat honetan (12:00etan) CD Wandan

Ikusi gehiago