25 urte Brasilek egindako bisitatik
Kluba

25 urte Brasilek egindako bisitatik

Klubaren mendeurrena ospatzeko, Athleticek “canarinha” jaso zuen San Mamesen

2023ko mai. 31a

1998ko maiatzaren 31an, ikusmin erraldoiaren baitan, Athleticek Brasilgo selekzioa jaso zuen Katedral zaharrean. Klubaren mendeurrena goratzeko ekitaldien baitan, aste batzuk beranduago, frantziar Estatuan lehiatzekoa zen munduko kopan koroa defendatu behar zuen taldea gonbidatu zuen Athleticek. 

Ligako bigarren postua eskuratu eta, ondorioz, Txapeldunen Ligan aritzeko txartela lortu ostean, familia zurigorriak ilusio handiarekin bizi izan zuen Ronaldo, Bebeto, Roberto Carlos, Rivaldo edo Cafú bezalako izarren etorrera. Zalegoak, lagunarteko norgehiagoka bat baino, ekitaldi historiko gisa hartu zuen partida. 

Jendez lepo zegoen San Mamesen, Luis Fernandezek honako hamaikakoa zelairatu zuen: Juanjo Valencia atepean; Mari Lacruz, Mikel Lasa, Patxi Ferreira eta Carlos Garcia atzekaldean; Txomin Nagore, Josu Urrutia eta Bittor Alkiza zelai erdian; Javi Gonzalez eta Jorge Perez hegaletan eta Jose Angel “Kuko” Ziganda aurrelari moduan. Bigarren zatian, Imanol Etxebarriak, Isma Urzaizek, Jose Mari Garciak, Aitor Huegunek, Mario Bermejok eta Sendoa Agirrek ere minutuak izan zituzten. Parean, Mario “Lobo” Zagalho teknikari beteranoak gidatzen zuen Brasilgo selekzioaren hamaikakoan Taffarel, Cafú, Aldair, Junior Baiano, Roberto Carlos, Doriva, César Sampaio, Giovanni, Rivaldo, Bebeto eta Ronaldo aritu ziren. Ondoren, Zé Carlos, Leonardo, Edmundo eta Denilson zelairatu ziren.

Partidaren nondik norakoei dagokionean, Carlos Garcia durangarrak Athletic aurreratu zuen hemeretzigarren minutuan. Baina, atsedenaldiaren ostean, Futbol Club Barcelona taldean sekulako maila eskaintzen ari zen Rivaldok lehia berdindu zuen. Historiarako geratu den partidak 25 urte bete ditu jada.

+
Informazio gehigarria
Erlazionatutako albisteak
2023ko urr. 2a

Crown Sport Nutrition, Klubaren hornitzaile ofiziala

Kluba

Kirol-nutrizioan espezializatutako enpresak lankidetza-hitzarmena sinatu du Lezamarekin denboraldi honetarako

Ikusi gehiago
2023ko urr. 2a

Club Athletic: lortu Celta eta Rayo Vallecanoren aurkako sarrerak

Kluba

Urriko galderak San Mamesen jokatuko diren partida hauetarako lau sarrera bikoitz ditu sari

Ikusi gehiago
2023ko urr. 2a

Club Athletic: UD Almeria taldearen aurka argazkia hamaikakoarekin

Kluba

Kontsulta itzazu San Mamesen jokatuko den LaLigako hurrengo partidan lehoiekin batera argazkia ateratzeko sarituak izan diren kideen kodean

Ikusi gehiago
2023ko urr. 2a

Umeen sarrerak UD Almería neurketarako

Kluba

Haurrentzako sarrerei buruzko informazio UD Almería taldearen aurkako norgehiagokarako.

Ikusi gehiago
2023ko urr. 1a

Athleticen beteranoak iparraldeko txapeldun

Kluba

Sestao River 5-0 eta Mirandes 7-2 mendean hartuta, Las Rozasen jokatuko dute Estatuko Futbol 7 txapelketako finala

Ikusi gehiago
2023ko ira. 29a

Erregelamenduko lau aurreproiekturi egindako ekarpenen balorazioa

Bazkideak

Zuzendaritza Batzordeak Klubeko bazkideen iradokizunei emandako erantzunak webguneko Txokoan kontsulta daitezke

Ikusi gehiago
2023ko ira. 29a

Zozketak: Bazkideak Palkoan eta umeen argazkia

Bazkideen Txokoa

Zozketaren batean saridunetako bata bazara konturatu

Ikusi gehiago
2023ko ira. 29a

Aitor Agirre: “Nik Athleticen jokatu nahi izan nuen beti”

Kluba

Sondikoztarra, 70eko hamarkadako golegilerik oparoenetako bat izateaz gain, frankismoaren aurka erakutsitako besokoagatik ezaguna da

Ikusi gehiago
2023ko ira. 29a

2022/23 ekitaldi ekonomikoaren itxiera eta 2023/24ko aurrekontua

Kluba

Athletic Clubek 16 milioi eurotan murriztu du egiturazko defizita eta 2022/23 ekitaldia galerarik gabe itxi du

Ikusi gehiago
2023ko ira. 29a

2023ko Ohiko Batzar Nagusirako Deialdia

Kluba

Athletic Clubeko Zuzendaritza-Batzordeak dei egiten die Athletic Clubeko bazkide konpromisarioei 2023ko urriaren 31n (asteartea), 19:00etan, Bilboko Euskalduna Jauregiko Auditorioan egingo den Ohiko Batzar Nagusian parte har dezaten

Ikusi gehiago