

Athleticek bere 125. urteurrena ospatzeaz gain, zilarrezko ezteiak ere betetzen ditu bere babesle garrantzitsuenetako batekin, IMQrekin.
Konpainia duela 25 urtetik dago Klubarekin lotuta, Athletic Clubeko eta bere Fundazioko mediku-aseguratzaile ofizial gisa. Mugarri hori bi erakundeek modu egokian baloratu dute, kirolean funtsezkoa den gai batean, osasuna alegia, sinbiosi perfektua dutelako.
Bi erakundeen arteko lankidetzak gizonezkoen eta emakumezkoen lehen taldeen osasun-laguntza barne hartzen du, bai eta Lezamako oinarrizko mailetakoa ere, eta, era berean, klubeko langileek, haien familiek eta jokalarienak ere abantailak dituzte.
IMQrekin egindako aliantza estrategikoari esker, Euskadin liderra den konpainia baten estaldura eta bermea du Athleticek. Akordioak gure lurraldeko eta hortik kanpoko erreferentziazko zentro, teknologia eta profesionalen sarerik garrantzitsuena jartzen du Klubaren esku, kirolariak ahalik eta ondoen zaintzeko, eta, horrela, haien kirol-lorpenak lortzen laguntzeko. Izan ere, IMQk azterketak, proba diagnostikoak, espezialisten kontsultak eta kirurgiak egiten dizkie Lezamako kategoria guztietako futbolariei.
Jokalariei osasun-estaldura emateaz gain, IMQ da San Mamesen partidak jarraitzen dituzten milaka ikusleak hartatzeaz arduratzen den konpainia. Horretarako, osasun-konpainiak osasun-arloko dozena bat profesional baino gehiago ditu zelaian, bai eta medikuntzako eta erizaintzako ehun bat ikasle ere, IMQk eta EHUk sinatutako hitzarmenari esker, Katedralean tutoretzapeko praktiken bidez lanbide-heziketa osatzen dutenak.
Klubaren eta aseguru-etxe honen arteko lankidetzari esker, 2017an San Mames futbol zelaia Europa osoko lehen futbol-zelaia izan zen UNE 179.003 osasun-segurtasuneko ziurtagiria lortzen. Ziurtagiri hori berritu egin da geroago, eta horrek dakarren lorpen garrantzitsua berretsi du.
Jon Uriarte Athletic Clubeko presidenteak nabarmendu du harro egoteko modukoa dela IMQ bezalako babesle estrategiko bat izatea: "Aliantza honek lasaitasuna eta bermea eskaintzen dizkigu osasuna bezalako funtsezko alderdi batean, eta tokiko eta eskualdeko ekonomiarekiko konpromisoa ere indartzen du. Helburua da urteak betetzen jarraitzea Igualatorioa bezalako erakunde garrantzitsu batekin batera".
Javier Aguirregabiria IMQko zuzendari nagusia pozik agertu da, halaber, "25 urte hauetan zehar elkar ulertu dugulako, konpromiso partekatuak hartu ditugulako eta elkarrekin lan egin dugulako kirolaren eta haren balio ugarien alde. Euskal taldeen garapenari eta ongizateari gure ekarpena egin diegu, bereziki Athletici, talde honekin, oso arrazoi ezberdinengatik, erabat lotuta sentitzen baikara".


Crown Sport Nutrition, Klubaren hornitzaile ofiziala
Kluba
Kirol-nutrizioan espezializatutako enpresak lankidetza-hitzarmena sinatu du Lezamarekin denboraldi honetarako


Club Athletic: lortu Celta eta Rayo Vallecanoren aurkako sarrerak
Kluba
Urriko galderak San Mamesen jokatuko diren partida hauetarako lau sarrera bikoitz ditu sari


Club Athletic: UD Almeria taldearen aurka argazkia hamaikakoarekin
Kluba
Kontsulta itzazu San Mamesen jokatuko den LaLigako hurrengo partidan lehoiekin batera argazkia ateratzeko sarituak izan diren kideen kodean


Umeen sarrerak UD Almería neurketarako
Kluba
Haurrentzako sarrerei buruzko informazio UD Almería taldearen aurkako norgehiagokarako.


Athleticen beteranoak iparraldeko txapeldun
Kluba
Sestao River 5-0 eta Mirandes 7-2 mendean hartuta, Las Rozasen jokatuko dute Estatuko Futbol 7 txapelketako finala


Erregelamenduko lau aurreproiekturi egindako ekarpenen balorazioa
Bazkideak
Zuzendaritza Batzordeak Klubeko bazkideen iradokizunei emandako erantzunak webguneko Txokoan kontsulta daitezke


Zozketak: Bazkideak Palkoan eta umeen argazkia
Bazkideen Txokoa
Zozketaren batean saridunetako bata bazara konturatu


Aitor Agirre: “Nik Athleticen jokatu nahi izan nuen beti”
Kluba
Sondikoztarra, 70eko hamarkadako golegilerik oparoenetako bat izateaz gain, frankismoaren aurka erakutsitako besokoagatik ezaguna da


2022/23 ekitaldi ekonomikoaren itxiera eta 2023/24ko aurrekontua
Kluba
Athletic Clubek 16 milioi eurotan murriztu du egiturazko defizita eta 2022/23 ekitaldia galerarik gabe itxi du


2023ko Ohiko Batzar Nagusirako Deialdia
Kluba
Athletic Clubeko Zuzendaritza-Batzordeak dei egiten die Athletic Clubeko bazkide konpromisarioei 2023ko urriaren 31n (asteartea), 19:00etan, Bilboko Euskalduna Jauregiko Auditorioan egingo den Ohiko Batzar Nagusian parte har dezaten