

Datorren ostiralean, ekainak 9, Athletic Clubek antolatutako oinarrizko futboleko lehen txapelketa hasiko da: AC Cup 125. Asteburu osoan zehar, Estatu osoko 338 taldek 1000 partida baino gehiago jokatuko dituzte Bizkaian aurrekaririk ez duen kirol ekitaldi batean.
Dagoeneko salgai dago abonu orokorra, Bizkaian zehar banatuko diren txapelketako 13 egoitzetara sartzeko aukera ematen duena, Lezama eta San Mameseko finalak barne, baita lehoien estadioan egingo den inaugurazio ekitaldia ere. Gainera, eguneko sarrera erosteko aukera dago eta San Mameseko AC Cup 125aren inauguraziorako.
Aprobetxatu orain txarteldegien prezioaren gaineko deskontua online erosketa egiteagatik, bai abonu orokorrean, bai San Mameseko inaugurazio festarako sarreran eta eguneko paseetan. Athletic Clubeko bazkideek deskontua izateko eskubidea mantenduko dute beti, bai online erosketa aurreratuan, bai txarteldegietan. 16 urtetik beherako gazteek doako sarrera dute. Lehiaketari buruzko informazio gehiago edukitzeko, egoitzak, taldeak, ordutegiak... kontsultatu AC Cupen webgune ofiziala.
Inaugurazio handia San Mamesen
AC Cup 125 San Mamesen egingo den desfile batekin irekiko da, non txapelketan izena eman duten 338 taldeek parte hartuko duten.
Ekitaldian, gainera, Twin Melodyren kontzertua, Oihan Vega DJaren parte-hartzea, 'Attitude' dantza ikuskizuna eta argi eta soinu ikuskizuna izango dira.


Crown Sport Nutrition, Klubaren hornitzaile ofiziala
Kluba
Kirol-nutrizioan espezializatutako enpresak lankidetza-hitzarmena sinatu du Lezamarekin denboraldi honetarako


Club Athletic: lortu Celta eta Rayo Vallecanoren aurkako sarrerak
Kluba
Urriko galderak San Mamesen jokatuko diren partida hauetarako lau sarrera bikoitz ditu sari


Club Athletic: UD Almeria taldearen aurka argazkia hamaikakoarekin
Kluba
Kontsulta itzazu San Mamesen jokatuko den LaLigako hurrengo partidan lehoiekin batera argazkia ateratzeko sarituak izan diren kideen kodean


Umeen sarrerak UD Almería neurketarako
Kluba
Haurrentzako sarrerei buruzko informazio UD Almería taldearen aurkako norgehiagokarako.


Athleticen beteranoak iparraldeko txapeldun
Kluba
Sestao River 5-0 eta Mirandes 7-2 mendean hartuta, Las Rozasen jokatuko dute Estatuko Futbol 7 txapelketako finala


Basauritik mundura, Itziar Ituño urriko enbaxadore
125 urteurrena
Getafe CF taldearen aurkako partidan harrera eta intsignia jaso zituen Jon Uriarte eta Jose Angel Iribarren eskutik


Erregelamenduko lau aurreproiekturi egindako ekarpenen balorazioa
Bazkideak
Zuzendaritza Batzordeak Klubeko bazkideen iradokizunei emandako erantzunak webguneko Txokoan kontsulta daitezke


Zozketak: Bazkideak Palkoan eta umeen argazkia
Bazkideen Txokoa
Zozketaren batean saridunetako bata bazara konturatu


Aitor Agirre: “Nik Athleticen jokatu nahi izan nuen beti”
Kluba
Sondikoztarra, 70eko hamarkadako golegilerik oparoenetako bat izateaz gain, frankismoaren aurka erakutsitako besokoagatik ezaguna da


2022/23 ekitaldi ekonomikoaren itxiera eta 2023/24ko aurrekontua
Kluba
Athletic Clubek 16 milioi eurotan murriztu du egiturazko defizita eta 2022/23 ekitaldia galerarik gabe itxi du