Ene Kantak Jai Errraldoia San Mamesen

Ene Kantak Jai Errraldoia San Mamesen

Datorren ekainaren 25ean, athleticzale txikienek Klubaren 125. urteurrena ospatu ahal izango dute euren abesti, erraldoi eta kiliki gustukoenekin

Athletic Clubek eta Ene Kantak taldeak Jai Erraldoia ospetsuaren edizio berezia ospatuko dute datorren ekainaren 25ean, igandea, San Mamesen. Athleticzale txikienek Klubaren 125. urteurrena ospatzeko aukera izango dute euren abesti, erraldoi eta kiliki gustokoenekin. 5 konpartsetako 24 erraldoik Eneko, Nerea, Astonauta eta Satorjator lagunduko dituzte agertokian, ikusleak dantzan eta kantuan egon daitezen. Jaialdia arratsaldeko 17:00etan hasiko da eta San Mameseko ateak 16:00etatik aurrera irekiko dira.

Ene Kantak duela 12 urte sortu zenetik, etengabe irabizi ditu jarraitzaileak eta Euskal Herriko haurren denbora-pasa gogokoenetako bat bihurtu da. Youtubeko kanalean 90 milioi bistaratze baino gehiago dituzte. ETB3ko telebista-saioak lau denboraldi daramatza euskal etxeak musikaz eta euskarazko dibertimenduz betetzen.

Aurreko urteetan ohikoa izan da Athletic Clubeko futbolariek Ene Kantaken ekimen edo bideoetan parte hartu dute, euren artean Gorka Iraizozek, Jone Guarrotxenak edo Mikel San Josek. Horrekin batera, Klubeko futbolari zein teknikari izandako Roberto Martinez “Tiko-k akromaptosia gaitzaren inguruko errealitatea jendarteratzeko sortutako “Akromata naiz” kantaren bideoklipean parte hartu zuen.

Sarrerak 15 €ko prezio bakarrean salduko dira. Bazkideek eta Club Athleticeko kideek 13 €ko prezio berezian erosi ahal izango dute, gehienez bi sarrera kideko edo txartel bakoitzeko.

Eraztun zentraleko sarrerek 30 €ko prezioa dute eta VIP harmailan dagoen eserleku bat, kontsumizio bat, Ene Kantaken mozorro bat eta ikuskizunaren ostean meet and greet bat barne. 

Ez galdu San Mamesen jai paregabe honetaz gozatzeko aukera!

Informazio gehiago eta sarrerak, hemen.