Maria Arthuer, ekaineko enbaxadorea
125 urteurrena

Maria Arthuer, ekaineko enbaxadorea

Williamstarren amak 125. urteurreneko intsignia jasoko du Letrak eta Futbolaren edizio berezi batean, bere seme Iñaki, Nickzzy musikaria, Jon Maia bertsolaria, Esther Ogunleye kazetaria eta aniztasunean aditu den Jeanne Rolanderen parte-hartzearekin.

2023ko eka. 2a

Maria Arthuerrek, Iñaki eta Nico Williamsen amak, 125. urteurreneko intsignia jasoko du Letrak eta Futbolaren edizio berezi batean, “Migrazioaren balio sozial eta kulturala” izenburupean. Ekitaldia San Mameseko Ipar Aretoan izango da (12. atetik sarbidea), datorren ostegunean, ekainak 8, 18:30ean. Mahai-inguruan Iñaki Williams-ez gain, parte hartuko dute Nickzzy musikariak, Jon Maia bertsolariak, Esther Ogunleye kazetariak eta Jeanne Rolande Dacougna, feminismo eta kultura-aniztasunaren kudeaketan aditua. Ekitaldia zuzenean emango da Athletic-eko YouTubeko kanal ofizialetik, eta sarrera doakoa izango da edukiera osatu arte.

Klubak ekaineko enbaxadore izendatu du Maria Arthuer, 1898an sortu zenetik Euskal Herrira iritsi den komunitate migratzaileak Athletic-i egin dion ekarpen ordainezina aitortzeko. Hortaz, Maria Arthuerrek bat egingo du Jon Rahm, Jokin Altuna, Honey Tahljieh, Thomas Hittzlsperger, Marino Lejarreta eta Joane Somarribarekin (azken bi hauek, Euskal Herriko zaleen eta txirrindularitzaren ordezkariak) Athletic Clubeko enbaxadoreen zerrendan, 125. urteurrenean.

Lehenengo partida ofiziala 1902an jokatu zuten ingelesetatik hasi eta denboraldi honen amaieran Junior Bita deialdian sartu den arte, Athleticen 125 urteko historiako kide diren jatorri migratzaileko futbolariak eta familiak zenbakaitzak dira. Bai jokalekuan, bai zale zuri-gorriaren artean, bai kirol eta gizarte arloetan, komunitate migratzaileak funtsezko zeregina betetzen du gure Klubarentzat. Azken batean, futboleko elitean gure taldea bereizten duen euskal nortasuna zelaian ordezkatzen duen gizartearen isla baino ez da. Lurralde anitza da, eta bertan tradizioak ez du modernitatearekin borrokatzen, eta tokian tokikoa eta unibertsala elkarrekin bizi dira. %100 Made in Euskal Herria taldea, guztion artean eraikia eta arrazakeriarik, matxismorik, homofobiarik, transfobiarik eta xenofobiarik gabeko gizarte batekin konprometitua.

“Migrazioaren balio sozial eta kulturala”

125. urteurreneko intsignia Maria Arthuerri emateko ekitaldia 2023ko Letrak eta Futbola jaialdiaren programazio berezi baten amaieran egingo da, Fundazioak antolatuta. “Migrazioaren balio sozial eta kulturala” izenburupean, Iñaki Williams, Nickzzy, Jon Maia, Esther Ogunleye eta Jeanne Rolande Dacougnak Euskal Herrian integratzeari eta bizikidetzari buruz hitz egingo dute, beren esperientzia pertsonaletik abiatuta.

Nickzzy abeslaria, 2003an Dominikar Errepublikan jaiotakoa, hamar urteren buruan iritsi zen Bilbora, eta bertan bizi izan ditu nerabezaro gehiena eta lehen gaztaroa. Nickzzy hiriko musikaren egungo pertsona garrantzitsuenetako bat da. 2021ean, drill estiloko musikaren zaleen artean ospetsu egin zen, bere San Mames ‘single’-ari esker, Rakeem (The Poing) rap-kantariarekin lankidetzan.

Esther Ogunleye, Saugga izenez ere ezaguna, jatorri nigeriarreko kazetari gaztea da, eta UPV/EHUren eskutik Fakultatearen TFG 40. urteurreneko saria jaso zuen irrati-erreportaje honengatik: “Horrela sortu zen Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea”. Gaur egun, sare sozialetan edukia sortzeaz gain, komunikazioa lantzen du.

Jeanne Rolande Dacougna Minkette Senegalen jaiotako euskal herritarra da, eta Esku-hartze Sozialeko Goi-mailako Teknikaria da Biltzen-en, Gizarteratzea eta Kulturarteko Bizikidetzaren Euskal Zerbitzua. Feminista eta kultura-aniztasunaren kudeaketan aditua da, Gipuzkoako SOS Arrazakeriarekin lankidetzan aritzen da eta Garaipen elkarteko kide da.

Jon Maia bertsolari, musikari eta sortzailea Athletic Cluben ohiko kolaboratzailea da. Duela gutxi egindako biran, argitaratu duen “Kantu bat gara” disko-liburuan, Jon Maiak Extremadurako eta Zamorako arbasoak aipatu ohi ditu, bai eta bere integrazio- eta euskalduntze-prozesua ere.

Erlazionatutako albisteak
2023ko ira. 15a

Julian Lopez aktorea, 125. urteurreneko iraileko enbaxadorea

125 urteurrena

Jarraitzaile zuri-gorri sutsua umetatik, Cuencan jaio zen aktorak oroigarria jasoko du bihar San Mameseko palkoan

Ikusi gehiago
2023ko ira. 14a

João Pinto (FC Porto), 2023ko One Club Man

Kluba

“Bi bihotz eta lau hankak” zituen gizonak 16 denboraldi jokatu zituen Portugalgo taldearekin, 1987ko Europako Kopa irabaziz

Ikusi gehiago
2023ko ira. 11a

Oinarrizko futbolaren festa

Kluba

Euskal Non-League Day ekimenaren lehen edizioak hitzartutako klub parte hartzaileen eta tokiko zaleen babesa jaso du

Ikusi gehiago
2023ko ira. 9a

Euskal Non-League Day: Zalla – Gallarta

125 urteurrena

1913an sortua, Enkarterrietako kluba Bizkaiko futboleko kategoria ez-profesionaletako beste talde historiko bat da

Ikusi gehiago
2023ko ira. 9a

Euskal Non-League Day: Erandioko Betiko Neskak – Peña Athletic Santurtzi

Kluba

Betiko Neskak 2007an sortu zen ofizialki, baina 2001az geroztik taldeak ditu Erandion, eta Bizkaiko emakumezkoen futbolaren erreferentzia da

Ikusi gehiago
2023ko ira. 9a

Euskal Non-League Day: Somorrostro – Sodupe

Kluba

1943an sortua, Muskizko klubak ahalegin handia egin du azken urteotan harrobiko talde gisa hazteko eta meatzaldeko eta inguruetako erreferentzia bihurtzeko

Ikusi gehiago
2023ko ira. 8a

Euskal Non-League Day: CD Lakua – Zarautz KE

125 urteurrena

1988an sortua, Gasteizko klubak ezin hobeto ordezkatzen ditu auzo-klubak, non kirol-prestakuntza giza prestakuntza bezain garrantzitsua den

Ikusi gehiago
2023ko ira. 8a

Euskal Non-League Day: Leioa eta Leioako Emakumeak

125 urteurrena

1925ean sortua, Leioa Kirol Elkarteak oinarri-futbola omentzeko jardunaldi honetan parte hartuko du, gizonezkoen eta emakumezkoen lehen bi taldeekin

Ikusi gehiago
2023ko ira. 8a

Euskal Non-League Day: Basconia – Derio

125 urteurrena

Athleticen 125 urteko historiako klub garrantzitsuenetako bat da egungo bigarren filial zuri-gorria. Jose Angel Iribarrek ohorezko sakea egingo du igandean Artunduagan, 11:00etan

Ikusi gehiago
2023ko ira. 7a

Euskal Non-League Day: Arenas – Barakaldo

125 urteurrena

Getxoko Arenas Clubek, 1909an sortua, 1919an Kopako txapelduna eta 1928an LaLiga fundatu zuen klubetako bat, zazpi denboraldi jokatu zituen Lehen Mailan

Ikusi gehiago