Partida aurrekoa: Real Madrid – Athletic Club (LaLiga 38. J)
Lehen taldea

Partida aurrekoa: Real Madrid – Athletic Club (LaLiga 38. J)

Denboraldiko azken neurketa dugu gaurkoa, Real Madriden aurka, talde zuri-gorriak datorren denboraldian Europan lehiatzeko aukerak elikatzeko ezinbestekoa

2023ko eka. 4a

Gaur arratsaldean, 18:30etik aurrera, Athletic Clubek LaLigako azken norgehiahgoka Santiago Bernabeun jokatuko du, hurrengo sasoian Europan barrena lehiatzeko helburua lortzeko azken aukera izango dena. Lehoiek hiru puntuak lortu behar dituzte eta hurrengo aurkarien emaitzen zain egon, ez baitago euren esku Conference Leagueko zazpigarren postua erdiestea.

Deialdia


Teknikari zuri-gorriak 23 jokalari deitu ditu Real Madriden aurka aritzeko. Yerayk, Iñigo Martinezek, Dani Garciak eta Morcillok arazo fisikoengatik ezin izango dute denboraldi honetako azken neurketan parte hartu. Ander Herrerak asteazkenean osatu zuen lehen aldiz lan saioa taldearekin eta ligako azken partidarako prest izango da. Nico Williams ere, Elche CF-ren aurka azken orduko baja izan zena, Valverderen zerrendan sartu da. Bestalde, Adu Ares, Unai Gomez eta Junior Bita harrobiko jokalariek ere lehen taldearekin bidaituko dute.

Valverde

Errepasatu hemen madrildarren eta bilbotarren arteko norgehiagokaren aurretik teknikari zuri-gorriak egindako adierazpenak.

Aurkaria

Gaur txapelketako klasiko baten aurka jokatuko dugu. FC Barcelona eta Athletic Clubekin batera, inoiz mailaz jaitsi ez den bakarra. 1902an sortua, oso palmares zabala du. 35 liga, 20 kopa, 11 superkopa eta Europako 14 kopa, besteak beste. LaLiga Santanderreko lau klub profesional bakarretako bat da, FC Barcelonarekin, CA Osasunarekin eta Athletic Clubekin batera, Kirol Sozietate Anonimoa ez dena, eta, beraz, klubaren jabetza bazkideek dute. Gaur egun, lehiaketa erregularreko bigarren sailkatua da, eta denboraldi honetan Kopako titulua irabazteko eta Txapeldunen Ligako finalerdietara iristeko gai izan da.

Real Madridek sailkapenean 77 puntu dituelarik eta txapeldunordearen postua eskuratzeko gogoekin ekin nahiko dio gaurko demari. Hala ere, egoera gorabeheratsuan iritsiko da, jokatutako azken bost partidetatik hirutan hiru puntuak eskuratu eta bitan porrota jaso baitu.

Estatistikak

1928/29 denboraldian LaLigan lehen aldiz elkarren aurka jokatu zutenetik, Athletic Clubek eta Real Madridek guztira 183 partida jokatu dituzte maila gorenean eta zuri-gorriek 51 partida irabazi, 36 berdindu eta 96 galdu dituzte.

Santiago Bernabeun jokatutako 91 liga norgehiagokei dagokienez, Athletic Clubek 13 partida irabazi, 17 berdindu eta 61 galdu ditu orain arte.

Bi taldeek Madrilen jokatutako azken bost neurketei dagokienez, lehoiek ez dute garaipenik lortu azken bost bisitetan, baina birritan Madrildik puntu bat eskuratzeko gai izan dira. Zuri-gorriek Santiago Bernabeun lortutako azken garaipena 2004/05 denboraldian izan zen, Del Hornok eta Iraolak golak egin zituztenean zuri-gorriek 0-2 irabaz zezaten. Ordutik, Athletic Clubek puntu bakarra lortu ahal izan du, 2017/18 eta 2019/20 ikasturteetan hain zuzen ere.

Kontsultatu Real Madriden aurkako estatistika guztiak

Athleticzaleak munduan barrena

Zauden lekuan zaudela, ziurtatu zaitez gure Athleticen partida ez galtzeaz.

Erlazionatutako albisteak
2023ko ira. 24a

Lan plangintza irailaren 30era arte

Lehen taldea

Athletic Clubeko lehen taldeak honako lan plangintza dauka irailaren 30era arte, azken orduko aldaketarik gertatu ezean

Ikusi gehiago
2023ko ira. 23a

Gasteiz zuri-gorria

Lehen taldea

Athletic Clubek egun bikaina borobildu zuen Mendizorrotzan Deportivo Alavesen aurka lortutako hiru puntuekin

Ikusi gehiago
2023ko ira. 23a

"Sendo jarraitu behar dugu"

Lehen taldea

Ernesto Valverde, pozik lehoien beste garaipen baten ondoren, baina datorrenari begira erlaxatzeko adorerik gabe

Ikusi gehiago
2023ko ira. 22a

Ruiz de Galarretaren mediku-txostena

Lehen taldea

Erdilaria zelaitik erretiratu da ezker hankako giharretako lesio batekin

Ikusi gehiago
2023ko ira. 22a

Athletic geldiezin batek Mendizorrotza konkistatu du

Lehen taldea

Lehoien garaipen ukaezina, Iñaki Williamsen eta Sanceten gol ederrei esker

Ikusi gehiago
2023ko ira. 22a

Partida aurrekoa: Deportivo Alaves-Athletic Club (LaLiga 6. J)

Lehen taldea

Lau jardunaldi jarraian galdu gabe kateatu ondoren, lehoiek beste garaipen bat lortu nahi dute goiko postuetan finkatzeko

Ikusi gehiago
2023ko ira. 21a

Deialdia: Deportivo Alaves-Athletic Club (6. J)

Lehen taldea

Ernesto Valverdek 23 jokalari deitu ditu bihar, irailak 22, Mendizorrotzan 21:00etan jokatuko den partidarako

Ikusi gehiago
2023ko ira. 21a

"Alavesen aurkako partidak mami handia du"

Lehen taldea

Ernesto Valverdek, "bultzatzen" jarraitu behar dela sinetsita, Mendizorrotzan garaipena lortzea espero du, emaitzen dinamika onean jarraitzeko helburuarekin

Ikusi gehiago
2023ko ira. 21a

Zuzenean: Ernesto Valverderen prentsaurrekoa

Lehen taldea

Jarrai ezazu streaming bidez entrenatzaile zuri-gorriaren agerraldia, Lezamako prentsa aretorik, biharko Deportivo Alaves-Athletic Club neurketaren aurretik

Ikusi gehiago
2023ko ira. 21a

Bihotz zuri-gorria Araban

Kluba

Ostiral honetako Mendizorrotzako derbia dela eta, Victor Urquijo jokalari laudioarrarekin hitz egin dugu, ibilbide profesionala Deportivo Alavesen hasi zuen 60ko hamarkadako lehoia

Ikusi gehiago