Williams anaiak baja dira nazioarteko konpromisoetarako

Williams anaiak baja dira nazioarteko konpromisoetarako

Iñaki Williamsek ezin izango du Ghanarekin joan eta bere anaia, Nico Williams, ez da Espainiako Selekzioaren kontzentraziora joango, biak lesionatuta baitaude

Iñaki Williamsek eboluzio luzeko mina du eskuin belaunean, eta jokalariarekin batera adostuta, mediku-jardueraren bat egitea aurreikusita dago oporraldian zehar. 

Beraz, Athleticeko aurrelaria ez da Ghanarekin egongo Madagaskarren aurkako partidan.

Bestalde, Nico Williamsek ezin izango du Espainiako selekzioaren kontzentraziora joan ezker oinean duen talalgiaren ondorioz.