2022-23 denboraldiko balantzea

2022-23 denboraldiko balantzea

Jon Uriarte Athletic Clubeko presidenteak, Jon Berasategi zuzendari nagusiak eta Mikel Gonzalez futboleko zuzendari nagusiak prentsaurrekoa emango dute ostiralean

Datorren ostiralean, ekainak 9, goizeko 11:00etan, Jon Uriarte Athletic Clubeko presidenteak, Jon Berasategi zuzendari nagusiak eta Mikel Gonzalez futboleko zuzendari nagusiak prentsaurrekoa emango dute San Mamesen 2022-23 denboraldiko balantze orokorra egiteko. Euren azalpenetan, denboraldian zehar izandako inguruabarrak, faktore eta emaitzak aztertuko dira, gure lehen taldeen egoera barne.
 
Agerraldia San Mameseko Jose Iragorri prentsa aretoan izango da eta Athletic Clubeko YouTubeko kanal ofizialak zuzenean emango du.