Iñigo Martinezek amaitu du Athleticekin duen lotura

Iñigo Martinezek amaitu du Athleticekin duen lotura

Erdiko atzelariak ibilbide profesional berriari ekingo dio Klubaren eskaintzari uko egin ondoren

Athletic Clubek eta Iñigo Martinezek ekainaren 30ean amaituko dute kontratua. Futbolariak ibilbide profesional berri bati ekitea erabaki du, lehoi bezala sei denboraldi eta 177 partida jokatu ondoren, horietatik 18 azken urte honetan.

Azken bi denboraldietan hainbat negoziazio saiakera egin ondoren, Iñigo Martinezek Klubaren eskaintzari uko egin dio kontratua luzatzeko. Erdiko atzelaria 2018ko urtarrilean heldu zen Real Sociedadetik, eta Superkopako titulu bat lortu du.

Athletic Clubek zorte osoa opa dio Iñigo Martinezi bere etorkizuneko ibilbide profesionalean, eta, aldi berean, biziki eskertzen du urte hauetan guztietan erakundearen interesen alde egindako ekarpena eta erakutsitako dedikazioa.