Galarreta Athletic Clubera itzuli da
Lehen taldea

Galarreta Athletic Clubera itzuli da

RCD Mallorcako aro emankorraren ondoren, Lezamako harrobiko jokalaria 2025era arte sinatu du

2023ko eka. 7a

Iñigo Ruiz de Galarreta Athleticera itzuliko da, kimu mailatik hezi zuen klubera. Erdilariak bi denboraldirako konratua sinatu du, libre, 2025eko ekainaren 30era arte, helburuen araberako aldagaiak jasotzen dituen akordioarekin. Eibarko erdilariak 30 liga partida jokatu ditu denboraldi honetan RCD Mallorcarekin, horietako 28 hasierako hamaikakoan, eta beste bi Kopan.

Kimu mailatik Athletic Cluben hezia, Galarretak Marcelo Bielsarekin debutatu zuen 2011n, Europa Leagueko partida batean, Paris St Germainen aurka Parisen. Belauneko lotailu gurutzatuko lesio batek jota, erdilari trebeak bederatzi partida besterik ezin izan zituen jokatu lehen taldean. Lezaman eman zuen lehen aroan, utzita jokatu zuen bigarren mailako CD Mirandesen, Real Zaragozaren eta CD Leganesen, CD Numantziarekin kontratua sinatu aurretik.

Ondoren, Galarretak FC Bartzelonaren bigarren taldean jokatu zuen eta Ernesto Valverderen aginduetara izan zen han lan saioetan eta lagunartekoetan. Hortik, bere hazkunde lerroan, futbolari garrantzitsua bihurtu zen UD Las Palmasen, RCD Mallorcak fitxatu eta beste urte bete egin zuen Kanariar Uharteetan utzita. Mallorcan eman ditu azken urtean eta oso ibilbide emankorra izan du taldean: lehen denboraldian maila gorenera igo zen, eta hurrengo bietan funtsezko jokalaria izango da hamaikakoetan.

+
Informazio gehigarria
GaleriakBestelako galeriakBideoakAudioakAtxikitutakoakFitxakLoturak
Erlazionatutako albisteak
2023ko ira. 29a

Unai Gomezen mediku-txostena

Lehen taldea

Erdilaria ez da Real Sociedad taldearen aurkako partidako deialdian sartu

Ikusi gehiago
2023ko ira. 29a

Deialdia: Real Sociedad-Athletic Club (8. J)

Lehen taldea

Ernesto Valverdek 21 jokalari deitu ditu bihar, irailak 30, 21:00etan Reale Arenan jokatuko den partidarako

Ikusi gehiago
2023ko ira. 29a

"Niretzat, LaLigako derbirik onena da"

Lehen taldea

Valverdek Athletic Cluben eta Realaren arteko partidetan bizi den giroa azpimarratu du, "mundu guztiak bere taldea animatzen gozatzen baitu"

Ikusi gehiago
2023ko ira. 29a

Zuzenean: Ernesto Valverderen prentsaurrekoa

Lehen taldea

Jarrai ezazu streaming bidez entrenatzaile zuri-gorriaren agerraldia, Lezamako prentsa aretotik, biharko Real Sociedad-Athletic Club neurketaren aurretik

Ikusi gehiago
2023ko ira. 28a

Sanceten txartel gorriari buruzko alegazioak Lehiaketa Batzordeari

Lehen taldea

Getaferen aurka kanporatu zuten atzo, LaLigako zazpigarren jardunaldiko partidan

Ikusi gehiago
2023ko ira. 27a

"Partida oso lehiatua izan da, espero genuen bezala"

Lehen taldea

"Irabaztea gustatuko litzaiguke, baina txartel gorriak eta partidaren gorabeherek asko baldintzatu gaituzte", adierazi du Valverdek

Ikusi gehiago
2023ko ira. 27a

Muniainek jokatutako partidatan Txetxu Rojo berdindu du

Kluba

Gure kapitainak ezker magikoa zuen jokalariak kamiseta zuri-gorriarekin ezarritako 541 partiden marka berdindu du

Ikusi gehiago
2023ko ira. 27a

Garaipenetik gertu, ezbeharrak gorabehera

Lehen taldea

Binako berdinketa, hiru puntuak lortzeko merituak egin arren, Sanceten kanporaketak baldintzatutako partidan

Ikusi gehiago
2023ko ira. 27a

Partida Aurrekoa: Athletic Club-Getafe CF (LaLiga 7. J)

Lehen taldea

Lehoiak taldearen sasoi ona luzatzen saiatuko dira talde urdinaren aurka aste arteko jardunaldian garaipena lortuz

Ikusi gehiago
2023ko ira. 26a

Deialdia: Athletic Club-Getafe CF (7. J)

Lehen taldea

Ernesto Valverdek 22 jokalari deitu ditu bihar, irailak 27, 19:00etan San Mamesen jokatuko den partidarako

Ikusi gehiago