Atepeko izarren maisuaren erretiroa
Kluba

Atepeko izarren maisuaren erretiroa

Pello Agirreoak lankide eta Klubeko atezainen berotasuna jaso zuen bere agurraren atarian

2023ko eka. 8a

55 urtetan zehar futbolarekiko lotura estua, Athletic Clubekin hertsiki harremandua, Pello Agirreoak eskularruak definitiboki eskegi ditu. 69 urte betetzetik gertu, ondarroarrak erretiroa hartuko du, futbolari zein teknikari moduan egindako ibilbide luze zein oparoaren ostean. Agurraren atarian, Lezamako lankideek zein Klubaren gizonezkoen egiturako atezainek aitortza egin zioten Agirreoari, guztiek ohorezko korridorea osatuz. Amaieran, Jose Angel Iribarrek besarkada estu batekin jaso zuen, ondoren bere elastiko beltz mitikoa emateko. Bien arteko harremana aspalditik dator, izan ere, 70eko hamarkadaren bukaerak ondarroarrak zarauztarraren lekukoa hartu zuelako San Mameseko atepean. Euren ondarea, sinbolikoki zein profesionalki, hamarkadetan zehar luzatu da, gaurdaino. Horiek horrela, Unai Simonek, Julen Agirrezabalak eta Ander Iruk, 2022/2023 denboraldiko lehen taldeko atezainek, Lezamako haztegian euren maisu izandako Agirreoari kamiseta bana eskaini zioten. 

Ondarroako hondartza eta zelaietatik, Lezamako harrobirako jauzia eman zuen Agirreoak, Athletic Cluben beheko mailetatik igaro eta lehen taldera salto egin arte. Koldo Agirreren eskutik, Madrilgo Vicente Calderon estadio zaharrean, debuta egin zuen 1979ko maiatzaren 15ean. Ondoren, Helmut Senekowitsch austriarra entrenatzaile izandako garaian, jarraitutasun handiagoa izan zuen, beti Jose Angel Iribar ordezkatzeko lan eskerga aurretik zuela. Agirreoarekin batera, Andoni Cedrun, Carlos Melendez edo Jose Miguel Garita bezalako atezainek, zarauztarraren lekua hartzeko tenorean egon ziren. Baina, azkenik, Andoni Zubizarretak postua bereganatu zuen. Ondorioz, ondarroarrak bestelako bide batzuk hartu behar izan zituen, Elche CF, Club Deportivo Tenerife, Linares CF edo Deportivo Alaves bezalako taldeen koloreak defendatuz.

Ateetatik aulkitxoetarako bidea egin zuen Agirreoak. Besteak beste, Bermeo Futbol Taldea, Barakaldo CF, CD Logroñes edo CF Palencia zuzenduz, Athletic Cluben egituran sartu arte. Basconiako entrenatzaile gisa sei urtetan zehar aritu zen, 2006 eta 2012 bitarte, ondoren Klubeko harrobien prestakuntzako ardura hartzeko. Lanaren fruituak oso esanguratsuak izan dira, azken hamarkadan Athletic Cluben haztegitik aterarako goi mailako atezainak horren lekuko izanik.

Ondarroan jaiotako atezainen zerrenda luze eta oparoko kide, Agirreoarekin batera, haren herrikide diren Iñaki Bergarak, Kepa Arrizabalagak edo Oinatz Aulestiak ere elastiko zurigorria jantzi dute eta Jesus Larzabalek edo Eñaut Zubikaraik ere bide luzea egin dute bestelako taldeetan. Orain, Lezamako egunerokotik aldenduta, atepeko izarren gidariak, berriro ere bere herriko kresal usainaz gozatu ahal izango du.

+
Informazio gehigarria
GaleriakBestelako galeriakBideoakAudioakAtxikitutakoakFitxakLoturak
Erlazionatutako albisteak
2023ko ira. 29a

Erregelamenduko lau aurreproiekturi egindako ekarpenen balorazioa

Bazkideak

Zuzendaritza Batzordeak Klubeko bazkideen iradokizunei emandako erantzunak webguneko Txokoan kontsulta daitezke

Ikusi gehiago
2023ko ira. 29a

Zozketak: Bazkideak Palkoan eta umeen argazkia

Bazkideen Txokoa

Saridunetako bat bazara kontsultatu

Ikusi gehiago
2023ko ira. 29a

Aitor Agirre: “Nik Athleticen jokatu nahi izan nuen beti”

Kluba

Sondikoztarra, 70eko hamarkadako golegilerik oparoenetako bat izateaz gain, frankismoaren aurka erakutsitako besokoagatik ezaguna da

Ikusi gehiago
2023ko ira. 29a

2022/23 ekitaldi ekonomikoaren itxiera eta 2023/24ko aurrekontua

Kluba

Athletic Clubek 16 milioi eurotan murriztu du egiturazko defizita eta 2022/23 ekitaldia galerarik gabe itxi du

Ikusi gehiago
2023ko ira. 29a

2023ko Ohiko Batzar Nagusirako Deialdia

Kluba

Athletic Clubeko Zuzendaritza-Batzordeak dei egiten die Athletic Clubeko bazkide konpromisarioei 2023ko urriaren 31n (asteartea), 19:00etan, Bilboko Euskalduna Jauregiko Auditorioan egingo den Ohiko Batzar Nagusian parte har dezaten

Ikusi gehiago
2023ko ira. 28a

Goikoren orrorik ozenenak 40 urte bete ditu

Kluba

Lech Poznanen aurkako lehiaren aurretik, 18 partidetako zigorra jaso zuen

Ikusi gehiago
2023ko ira. 28a

Umeen sarrerak UD Almería taldearen kontra

Bazkideen Txokoa

Haurrentzako sarrerei buruzko San Mameseko Ligako hurrengo partiduan informazioa jaso ezazu

Ikusi gehiago
2023ko ira. 27a

Muniainek jokatutako partidatan Txetxu Rojo berdindu du

Kluba

Gure kapitainak ezker magikoa zuen jokalariak kamiseta zuri-gorriarekin ezarritako 541 partiden marka berdindu du

Ikusi gehiago
2023ko ira. 27a

João Pinto: "One Club Man saria jasotzea sekulako poza da"

Kluba

FC Portoko kapitain mitikoak komunikabideen galderei erantzun die San Mamesen, Athletic-Getafe partidaren atarian omenaldia jaso aurretik

Ikusi gehiago
2023ko ira. 27a

Zuzenean: João Pintoren prentsaurrekoa

Kluba

Jarraitu streaming bidez One Club Man 2023 saridunaren agerraldia, San Mameseko prentsa aretotik

Ikusi gehiago