Autokritika, anbizioa eta baikortasuna
Kluba

Autokritika, anbizioa eta baikortasuna

Jon Uriarte Athletic Clubeko presidenteak, Jon Berasategi zuzendari nagusiak eta Mikel Gonzalez futboleko zuzendari nagusiak denboraldiaren balantze orokorra egin dute eboluzio positiboa iragarriz

2023ko eka. 9a

Jon Uriarte Athletic Clubeko presidenteak, Jon Berasategi zuzendari nagusiarekin eta Mikel Gonzalez futboleko zuzendari nagusiarekin batera, lehen taldeen denboraldiaren balantze orokorra egin du, ikasturtearen hasieran hartutako konpromisoa betez. Presidenteak azaldutako balantzea laburbiltzen duten hiru hitzak "autokritika, anbizioa eta baikortasuna" dira.
Presidenteak azalpenaren hasieran adierazi duen bezala, "autokritika egin da, ez ditugulako ezarritako helburuak bete, ez gizonezkoen taldean, ezta emakumezkoenean". Prozesuaren azterketan, Uriartek helburuaren zailtasuna gogorarazi du, azken bost denboraldietan lortu ez zena. Jarraian, bere proiektuaren eta Athletic Cluben esentziaren parte den anbizioa azpimarratu du.

Gizonezkoen lehen taldeari dagokionez, presidenteak plantillaren lana nabarmendu du, helburua lortzeko atarian geratu baita, eta, ondorioz, "bazterrean geratu gara". Lan hori gauza on asko izan dituen joko batean islatu da, futboleko zuzendari nagusi Mikel Gonzalezek egin duen datu-erakusketan islatu den bezala. Jokoaren parametroei buruzko datu objektibo horietan oinarrituta, taldeak ikuspegi baikorra eskaintzen du, erasoko zein defentsako maila hobetzen badu, hori gertatzeko oinarriak finkatuta baitaude. Zentzu horretan, Mikel Gonzalezek Valverderi buruz "esku onetan gaudela" azpimarratu du. Era berean, teknikariari dagokionez, presidenteak "gure liderra dela, Athleticek datorren urterako izan dezakeen entrenatzailerik onena", eta bere lanean erabateko konfiantza duela berretsi du. Gainera, otsailean bere kontratua berritzeari erreparatuz, presidenteak Valverdek "egonkortasuna eta datorren denboraldia hobeto prestatzeko aukera ematen zigula" jakinarazi du, edozein arrazoirengatik zuzendaritzaren irizpidea aldatzen bazen, Ernesto Valverdek alde batera egingo zuela, klubarentzat inolako kosturik gabe, argituz.

Emakumezkoen lehen taldearen inguruan, hasierako autokritikaren ondoren, presidenteak, berriro ere Mikel Gonzalezen datuen azalpenean oinarrituta, taldearen gaztetasuna eta talentua nabarmendu ditu. Sailkapenaren lehen herenean amaitzeko helburua lortu ez duen arren, Kopako lauko finalean lehiatzeko eta ikuspegi baikor bat marrazteko aukera eman dion goranzko ibilbidea izan du. Era berean, Mikel Gonzalezek esker oneko hitzak eskaini dizkio egindako lanari.

"Gauza handiak egiteko eta ilusioa berreskuratzeko baliabideak ditugu", amaitu du presidenteak denboraldiko balantzeari buruz.

Iñigo Martinezi buruz

Galderen txandara igaro aurretik, Iñigo Martinezek Kluba uztearen gaia behin betiko itxi nahi izan du presidenteak. Jon Berasategirekin batera, negoziazio prozesuaren azalpen kronologikoa egin du, bazkideari klubaren interesak babesteko beharrezkoa den informazioa helarazteko helburu bakarrarekin.

Klubak beti nahi izan du Iñigo Martinez Athleticen geratzea. Atzelariak  berritzeko eskaintza zuen indarrean eta negoziaketa prozesua bertan behera geratu zen Klubeko hauteskundeengatik. Presidenteak kargua hartu zuenean, ia egin zuen lehen gauza negoziazio horri berriro ekitea izan zen, eta jokalariaren agentearekin biltzea jokalariari berritzeko nahia adierazteko. Lau egun geroago, agenteak erantzun zion klub garrantzitsu baten eskaintza jaso eta alde egin nahi zuela. Udako merkatuaren amaieran, jokalariak Klubari jakinarazi zion ez zuela kontratua berrituko eta gehiago saiatu ez zedin. Hala eta guztiz ere, Klubak hainbat hurbilketa-saiakera egin zituen, baina ez zuen emaitzarik izan.

Laburbilduz, presidenteak adierazi duenez, "Athletic Clubek ez du gezurrik esaten eta funtsezkoena argi geratu dela uste dugu: nork nahi zuen jokalariak jarrai zezala eta nor zen joan nahi zuena".

+
Informazio gehigarria
GaleriakBestelako galeriakBideoakAudioakAtxikitutakoakFitxakLoturak
Erlazionatutako albisteak
2023ko ira. 29a

Erregelamenduko lau aurreproiekturi egindako ekarpenen balorazioa

Bazkideak

Zuzendaritza Batzordeak Klubeko bazkideen iradokizunei emandako erantzunak webguneko Txokoan kontsulta daitezke

Ikusi gehiago
2023ko ira. 29a

Zozketak: Bazkideak Palkoan eta umeen argazkia

Bazkideen Txokoa

Saridunetako bat bazara kontsultatu

Ikusi gehiago
2023ko ira. 29a

Aitor Agirre: “Nik Athleticen jokatu nahi izan nuen beti”

Kluba

Sondikoztarra, 70eko hamarkadako golegilerik oparoenetako bat izateaz gain, frankismoaren aurka erakutsitako besokoagatik ezaguna da

Ikusi gehiago
2023ko ira. 29a

2022/23 ekitaldi ekonomikoaren itxiera eta 2023/24ko aurrekontua

Kluba

Athletic Clubek 16 milioi eurotan murriztu du egiturazko defizita eta 2022/23 ekitaldia galerarik gabe itxi du

Ikusi gehiago
2023ko ira. 29a

2023ko Ohiko Batzar Nagusirako Deialdia

Kluba

Athletic Clubeko Zuzendaritza-Batzordeak dei egiten die Athletic Clubeko bazkide konpromisarioei 2023ko urriaren 31n (asteartea), 19:00etan, Bilboko Euskalduna Jauregiko Auditorioan egingo den Ohiko Batzar Nagusian parte har dezaten

Ikusi gehiago
2023ko ira. 28a

Goikoren orrorik ozenenak 40 urte bete ditu

Kluba

Lech Poznanen aurkako lehiaren aurretik, 18 partidetako zigorra jaso zuen

Ikusi gehiago
2023ko ira. 28a

Umeen sarrerak UD Almería taldearen kontra

Bazkideen Txokoa

Haurrentzako sarrerei buruzko San Mameseko Ligako hurrengo partiduan informazioa jaso ezazu

Ikusi gehiago
2023ko ira. 27a

Muniainek jokatutako partidatan Txetxu Rojo berdindu du

Kluba

Gure kapitainak ezker magikoa zuen jokalariak kamiseta zuri-gorriarekin ezarritako 541 partiden marka berdindu du

Ikusi gehiago
2023ko ira. 27a

João Pinto: "One Club Man saria jasotzea sekulako poza da"

Kluba

FC Portoko kapitain mitikoak komunikabideen galderei erantzun die San Mamesen, Athletic-Getafe partidaren atarian omenaldia jaso aurretik

Ikusi gehiago
2023ko ira. 27a

Zuzenean: João Pintoren prentsaurrekoa

Kluba

Jarraitu streaming bidez One Club Man 2023 saridunaren agerraldia, San Mameseko prentsa aretotik

Ikusi gehiago